Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Euskal gazteak haien curriculuma 'Kanada nazioarteko esperientziaren' eskutik bururatzera animatzen ditu Celaák

2012.eko urriak 01

"Kanada Nazioarteko Esperientzia" programa ezagutarazteko Kanadak Espainian duen enbaxadak antolatutako ekitaldi bat aurkeztu du gaur Bilbon Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák. Ekimen hori Ipar Amerikako herrialdeko gobernuaren eta Espainiako gobernuaren artean izenpetutako lankidetza-hitzarmen bat da, bi herrialdeetako gazteek beren prestakuntza atzerrian lan-esperientzia batekin bukatu ahal izateko. Isabelle Savard, sailburua eta Kanadak Espainian duen Enbaxadako negozioen arduraduna, buru zela egin da aurkezpena eta Enbaxadako zenbait teknikarik, programaren funtzionamendua azaldu dutenek, Kanada-Espainiako Merkataritza Ganberak eta aurreko edizioetan parte hartu duen pertsona batek, bere testigantza eskainiz, hartu dute aurkezteko ekitaldian parte.

Abaguneaz baliatuz, aukera horri esker "haien curriculuma bururatzera" animatu ditu Isabel Celaák euskal gazteak. "Nazioarteko bihurtzea politika estrategikoa da gobernu honentzat eta Hezkuntza Sailarentzat", adierazi du. "Horregatik, legealdi honetan ingelesa ikasteko prozesua sustatu dugu,  bai hezkuntza hirueledunaren esparruaren bidez, bai Lanbide Heziketan", gehitu du. Hezkuntza sailburuaren iritziz, "Kanada nazioarteko esperientzia joan-etorriko bide ezin hobea da". Euskal gazteak atzerrira ateratzeko, geroago itzuli eta haien talentua sorterrira ekartzeko, ideia sustatzeari bikain lotzen zaion ekimena da. "Hain zuzen ere, itzul daitezen, behar ziren baldintzak sortu ditugu azken urteetan", zehaztu du.

Bestalde, Isabelle Savard-ek bere hitzaldian hau nabarmendu du: "Herrialde irekia, berritzailea eta ekonomikoki indartsua da Kanada eta, ekimen honekin, mundu osoko gazteen arteko trukeak sustatzen ditu, lan egiteko aukera interesgarriak eskainiz". "1.000 gazte espainiarri ematen diegu Kanadara joan eta, edozein kanadarrek egiten duen legez, lana bilatzeko aukera. Gazteen aldi baterako lan-merkatua oso dinamikoa da Kanadan. Aldi baterako lanak kanadarren garapen profesional eta pertsonalaren zati dira", azpimarratu du.

Gaurtik asteazkenera, urriak 3, bitartean, Enbaxadako teknikariek informazio-saioak eskainiko dituzte euskal hiriburuetan dinamika horretan interesatuta dauden 18-35 urteko gazteentzat. Kanadan lan bat bilatzeko modu onenari buruzko orientabideak emango zaizkie, curriculum vitae bat nola erredaktatu eta beste informazio praktiko batzuk.

Hitzorduei buruzko informazioa gaineratzen da:

Bilbo: Bilborock. Urriak 1.17:00. Aldez aurretik eman behar da izena.
Donostia-San Sebastián: Urriak 3. 17:30.  Okendo kultur gunea. Sarrera librea aretoa bete arte.
Vitoria-Gasteiz: Urriak 2. 17:30. Villa Suso jauregia. Sarrera librea aretoa bete arte.

Kanada Nazioarteko Esperientziari buruz informazio gehiago nahi izanez gero: www.canadaenespana.com

4 iruzkin
  • Hezkuntza
    2012.eko urriak 03

    La iniciativa 'Experiencia Internacional Canadá' es un programa de la embajada de Canadá para cuya divulgación solicitó ayuda del Departamento de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco. Al tratarse de un proyecto que tiene plena sintonía con las políticas de internacionalización y repatriación de talento científico del Gobierno, se decidió apoyarla. Por desgracia, la embajada organizaba sólo tres charlas informativas en Euskadi, una por cada capital, y la última es hoy mismo.

    En cualquier caso, se puede encontrar más información sobre la misma en la siguiente URL: http://www.canadainternational.gc.ca/spain-espagne/experience_canada_experience/index.aspx?lang=spa&view=d

    De cara al próximo año se abrirá, además, una nueva convocatoria para la que esperan contar con más de las 1.000 plazas ofertadas en 2012. Para acceder a ella, cualquier persona interesada está todavía a tiempo de ponerse en contacto directo con la Embajada de Canadá a través de la dirección arriba suministrada.

  • 2012.eko urriak 03

    A mi también me interesaría saber si la cita de Bilbao era únicamente el día 1 de Octubre o podría informarme por algún otro medio.
    Mila esker.

  • 2012.eko urriak 02

    Me gustaría saber si el tres de octubre es la ultima fecha.

    eskerrik asko

  • @jotabe68
    2012.eko urriak 02

    Comentario de Twitter:
    Celaá anima a los jóvenes vascos a "coronar su currículum" de la mano de la 'Experiencia Inte... http://t.co/g3p8ksUQ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan