Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbidek milioi bat euro bideratu ditu prestakuntzaren eta lanaren alternantziazko Hezibi programara

2012.eko irailak 28

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak milioi bat euroko kontu-sail bat onartu du gaur goizean, euskal gazteei zuzendutako enpleguarekin alternantzian Hezibi prestakuntza- eta lan-programara bideratzeko. Ekimen hau ‒Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan garatuko dena‒ aitzindaria da, Lanbide Heziketako eredu misto bat garatzen baitu alternantzian Lanbide Heziketako (LHko) ikasleentzat eta pertsona gazte langabeentzat. Bere xedea horien lanbide-konpetentziak hobetzea da, profesionaltasun-ziurtagiri bat (PZ) edo LHko titulu bat enpresan lan-jarduera ordainduarekin alternantzian lortuta, eta lagungarri izango da enpresen premiak langileek eskuratutako konpetentzietara doitzeko.


Beraz, Lanbidek dagokion profesionaltasun-ziurtagiriari lotutako prestakuntzaren kostua finantzatuko du, eta Hezkuntza Sailak bere gain hartuko du Lanbide Heziketako tituluei lotutako prestakuntzaren kostua.


Ildo horretan, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaletak azpimarratu duenez, "hau benetako apustua da Lanbide Heziketaren sistema integratu baten alde, eta elkarrizketak bideratuko du, bai hezkuntzaren esparruan, bai enpleguarenean, LHko ikasle gazteek beren eskoletan prestakuntza ikasteaz gain, beren ikasketak enpresetan praktikara eramatea. Beraz, sistema honek estu lotzen ditu enpresa eta eskola".


Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Isabel Celaak balioetsi duenez, berriz, "Hezibi beste urrats bat da urte batzuetatik hona LHrekin egiten ari garen bidean".

Hezkuntzako titularrak gehitu du "ikastetxeak enpresekin estuago lotzen dituen bide bat dela, prestakuntza-sisteman eskuratutako konpetentziak eta ekoizpen-sistemak eskatutakoak lotzen dituelako eta eskolaren eta lanaren arteko trantsizioa errazten duelako; gure LH herrialde-marka bihurtu duen bide bat". Sailburuak zehaztu du "euskal erako" alternantziako LH berria beste eredu batzuetatik bereizten dela, hala nola alemanetik; izan ere, "prestakuntzaren garrantziak ikastetxean egoten segitzen du, eta ikaslea jarraitzen ari den programa gainbegiratuko du une oro".


Estimulu-programa berri honekin, Lehendakariak 2011n iragarritako Enplegurako Konpromisoak eta langabeziaren aurkako borroka 2012k (Lanbide Heziketako III. Euskal Plana 2011-2013 eta Euskal Enplegu Estrategia 2011-2014 garatzeko Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak adostuak) finkatutako beste helburuetako bat beteko du Lanbidek.
Profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko enpleguarekin alternantzian prestakuntza-proiektu bat onartzeak bide emango du deialdi honek markatutako eskakizunak betetzen dituen prestakuntza-zentroari ziurtagiriari buruzko eskolak emateko 3.000 euroko diru-laguntza bat emateko, prestakuntza-proiektuaren onuradunak garatutako bitartekaritzako, kudeaketako eta tutoretzako jarduerak finantzatzeko helburuarekin.


Programaren helburua Lanbide Heziketako titulu bat lortzea denean, horren xede diren ikasleek Lanbide Heziketako ziklo batean izena emanda eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon beharko dute aurrez. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak ikastetxeen parte-hartzea eta Lanbide Heziketako ikasleen programarako sarbidea arautuko ditu, baita hori garatzeko baldintzak ere.


Hezibiren LHko eskaintza kaleratu da, iraileko ikasturte-hasierarekin bat etorrita, eta arrakasta handia izan du euskal ikasleen artean. Lanbide Heziketako 31 ikastetxek tutoretzapean emango dute 250 ikasle baino gehiagoren esperientzia, eta beren titulazioa lor dezakete Euskadin kokatutako 144 enpresatan lan egiten duten bitartean, hala nola Leroy Merlin-en, Fagor Arrasaten, ITPn edo Danobaten. Gaur egun, ikastetxeek proposatutako hautagaiak lan-elkarrizketak ari dira egiten, lehen hiruhilekoa amaitu aurretik enpresetara lotuko dituen prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratua sinatzeko.


Programaren helburua profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzea denean, ikasleek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon beharko dute aurrez.
Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako egungo kontratuaren arautze berriak enplegu-aukerak hobetu nahi ditu, enpresa batean lan ordaindua eta lanbide-kualifikazio bat eskuratzeko aukera ematen duen prestakuntza konbinatu eta pertsonen kualifikazio-maila handituta. Gutxienez urtebeteko eta gehienez bi urteko iraupeneko kontratu bat da, beste edozein lan-akordioren berme eta betebehar guztiak biltzen dituena. Horren onuradun izateko, beharrezkoa da gutxienez 16 urte eta gehienez 30 izatea, eta horregatik da bereziki egokia enplegua eskatzen ari den eta bere prestakuntza erdi-mailako edo goi-mailako LHko tituluen bidez edo profesionaltasun-ziurtagirien bidez osatu nahi duen edozein gazterentzat.


2011 amaieratik aurrera


Kontratu berri hau laneko eta gizarte-babeseko eskubide osoekin konfiguratu da, horren Gizarte Segurantzaren ekintza babesleak kontingentzia, egoera babesgarri eta prestazio guztiak hartzen baititu barnean, langabezia barne. Esperientzia hau hasi besterik ez da egin 2011 amaieran, eta hurrengo urteetan neurriaren benetako eragina ebaluatu ahal izango da langile gazteen kualifikazio-helburuak lortzean eta gure enpresen produktibitatearen eta posizionamenduaren hobekuntzan.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAAn) argitaratzen den biharamunean jarriko da indarrean.

2 iruzkin
  • @lanbideejgv
    2012.eko irailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: RT @Irekia_News: Lanbide destina un millón de euros al programa de formación y trabajo en alternancia Hezibi . http://t.co/smQjS69F

  • @lanbideejgv
    2012.eko irailak 28

    Comentario de Twitter:
    Lanbide destina un millón de euros al programa de formación y trabajo en alternancia Hezibi http://t.co/MJdLFSUY #noticias

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan