Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Kale edo bat egite hirukoitza Euskal Y-aren Gipuzkoako Tolosa-Hernialde zatian

2012.eko irailak 27

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailaren esku dagoen ETS erakunde publikoko talde teknikoek Euskal Y-aren Gipuzkoako adarraren zati horren eraikuntza lanetan aurrerapen garrantzitsuz beteriko asteari amaiera eman diote, Tolosa-Hernialde zatiko Montezkueko tunelaren (1.527 metro) kalearekin edo bat egitearekin.

Azken zazpi egunetan, Montezkueko kaleari edo bat egiteari, Auzo Txikia tunelaren (191 metro) eta Montezkuekin loturiko larrialdietarako galeriaren (412 metro) kaleak gehitu behar zaizkio.

Lan horiek epe guztiak betez burutu dira, eta Gipuzkoako lurralde historikoan Euskal Trenbide Sare Berria eraikitzeko lanen etenik gabeko aurrerapena berresten dute.

Tolosa-Hernialde zatiak 3.811 metroko luzera du, eta bertan 4 bide-zubi, 7 tunel eta tunel faltsu eta aire zabaleko 300 metro ari dira eraikitzen. Lana erritmo onean ari da burutzen, eta orain arte aurreikusitako epe guztiak bete dira.

Une honetan, Eusko Jaurlaritzak Euskal Y-aren Gipuzkoako adarrean eraiki behar dituen zati guztiak lanean edo amaiturik daude. Adarraren trazatuaren %77,6 (59,1 km.) eraikuntza prozesuan dago jada, Donostiarako eta Irunerako behin betiko sarbideak eta Frantziarekiko lotura definitzearen faltan.

Burutzen ari diren zatiak honako hauek dira: Bergara-Bergara, Bergara-Antzuola, Antzuola-Ezkio Itsaso Mendebaldea, Antzuola-Ezkio Itsaso Ekialdea, Ezkio Itsaso, Ezkio-Beasain, Beasain Mendebaldea, Legorreta, Tolosa, Tolosa-Hernialde, Hernialde-Zizurkil, Zizurkil-Andoain, Andoain-Urnieta, Urnieta-Hernani eta Hernani-Astigarraga. Beasain ekialdea eta Ordizia-Itsasondo zatietako lanak amaiturik daude jada.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)