Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Autobusez garraio aldaketa Metro Donostialdeako Intxaurrondoko eta Herrerako geltokien irekieran aurreikusitako egunetan zehar

2012-09-28

Azken lanek, urriaren 4tik aurrera geltoki berrien eta puntako orduan 7,5 minutuko maiztasun berrien funtzionamendua bermatzeko beharrezkoak direnak, Galtzaraborda eta Amara artean linea moztera behartzen dute, urriaren 2an, 3an eta 4an (4an goizeko 10:00ak arte)

Metro Donostialdeak datorren ostegunean, urriaren 4an, bi geltoki berri estreinatuko ditu - Intxaurrondo eta Herrera- eta Loiola-Herrera tren saihesbide berriak puntako orduan 7,5 minutuko maiztasuna  eskaini ahal izango du tren bakoitzean.

Lanak bere azken txanpan sartu dira eta trenbideari buruzko azken lanek linea moztera eramango dute eta urriaren 2an, 3an eta 4an goizeko 10:00ak arte ordezko zerbitzua eskaini. Garraio aldaketa hori beharrezkoa da geroko eta oraingo zerbitzuaren hobekuntzak abian jartzeko. Nahiz eta behin-behineko autobusen zerbitzuak bidaiarientzako eragozpenak arras txikiagotzen ahaleginduko den, aurreikusten da gomendatzea errepidez burutu beharreko bidaia motelagoa dela eta, beraz, zenbait atzerapen gerta daitezke ohiko ordutegietan jartzen duenarekin.

Linea mozketa eta autobusez burutu beharreko garraio aldaketa Galtzaraborda eta Amara/Donostia geltokien artean burutuko da eta eragina izango dute Loiola-Pasaia tartetik ibiliko diren tren guztiek.

Trenak ohi bezala ibiliko dira Lasarte-Donostia eta Pasaia-Hendaia artean. Donostia-Loiola tartean maiztasuna 30 minutukoa izango da ohiko 15 minutuen ordez.

AUTOBUSEZ EGIN BEHARREKO BIDAIAK

  • Lasarte-Donostia-Hendaia trenetako bidaiariek Loiolatik aurrera badoaz, Donostian trenetik autobusera egingo dute garraio aldaketa eta autobusak Herreratik eta Pasaiatik igaroz Galtzarabordaraino eramango ditu. Hor berriro trena hartuko dute 30 minutuko atzerapenarekin. Hendaiarantz doazen Anoetako eta Loiolako bidaiariek Galtzarabordaraino garraio aldaketa burutzeko ere autobus bat izango dute. Bidaiarien helmuga Anoeta eta Loiola bada, ez dira trenetik jaitsiko beraien bidaia jarraituz, Lasartetik 15ean eta 45ean irteten direnak izan ezik. Horiek Donostian hurrengo trena itxaron beharko dute.

  • Hendaia-Donostia-Lasarte trenetako bidaiariek Pasaiatik aurrera badoaz, Galatzarabordan trenetik autobusera egingo dute garraio aldaketa eta autobusak Pasaiatik, Herreratik, Loiolatik eta Anoetatik igaroz Donostiaraino eramango ditu. Hor berriro ere trena ohi den bezala hartuko dute. Bidaiarien helmuga Pasaia bada, ez dira trenetik jaitsiko eta bidaia ohi den bezala jarraitu beharko dute.

  • Herrerako geltokiko bidaiariek autobusez joango dira ibilbide guztian zehar, eta igotzeko nahiz jaisteko erabiliko dute.

AUTOBUS GERALEKUAK:

Autobusetik igotzeko eta jaisteko bidaiariak geltokietatik eta geralekuetatik hurbil kokatuta egongo dira, ondorengo tokietan :

Bidaiariak IGOTZEKO geralekuak Lasarte-Hendaia noranzkoan:

  • Donostia, geltokiaren ondoan (Carmelitas eleizan)
  • Anoeta, “La venta de Curro” jatetxearen ondoan
  • Loiola, autobus geralekua, geltokiaren ondoan
  • Herrera, portuan, geltokiaren ondoan

Bidaiariak IGOTZEKO geralekuak Hendaia-Lasarte noranzkoan:

  • Galtzaraborda, geltokiko sarreraren ondoan
  • Pasaia, autobus geralekua errepide nazionala 1
  • Herrera, portuan, geltokiaren ondoan

Bidaiariak JAISTEKO geralekuak ohiko tokietan kokatuta egongo dira, geltokien ondoan.

Era berean, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako garraio zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu hori eskaini ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik egun horietan egongo diren garraio beharrak hautematea. Hori dela eta, interesaturik dauden pertsonek zerbitzua aurretik erreserbatu beharko dute, honako telefono zenbaki honetara deituz: 943.013.536

Datorren ostegunean bukatuko diren lanak Herrerako geltokiaren berrikuntza osoa ekarri du eta Intxaurrondoko lotura –16.000 biztanleekin- Metro Donostialdearekin. Tren garraio publikoaren bat segurua eta fidagarria, eta trenbide bikoizketen proiektuari esker, 7,5 minutuko maiztasunak eskaini ahal izango ditu puntako orduan, hasiera batean, Herrera-Lugaritz tartean.

Informazio gehiago geltokietan, 902543210 telefono zenbakian eta www.metrodonostialdea.com web gunean.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan