Berriak Herrizaingoa
Eu

Bideo bat egin dute gazteek bikote harremanei eta genero indarkeriari buruz hausnartu dezaten

2012.eko irailak 28

Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak sarean zabaldu du 'Ez isildu' webgunearen bidez

Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza bikote harremanei buruzko hausnarketa egiteko bideo bat zabaltzen hasi da sarean, 'Ez isildu!' atariaren bidez. Esku-jokoak izenburupean, ekimena bereziki gazteentzat prestatu dute, eta hausnarketa egitera bultzatu nahi ditu, zenbait jokabide, gizarteak oro har onartzen dituen arren, gorabeherak indarkeriaz bukatzeko balizko oinarri izan daitezkeelako.

"Min ematen badizu, ez zaitu maite. Erantzun, tratu txarrak ez dira magia hutsez desagertzen" da bideoak bildutako ideietako bat; helburuzko ikus-entzuleen arreta piztu nahi du bideoak, eta horretarako, mago baten esku-jokoen irudiak eta oso mezu argia jaso ditu.

"Ezin dut zu gabe bizi" edo "zu gabe ez naiz ezer" bezalako ohiko esaldien bidez hedatzen da maitasuna emozionalki beste pertsona baten mende egote gisa ulertzea, abesti, musika bideo edo filmen bitartez; horrez gain, maitasun harremanen arloan nahasmena sortzen dute eta bikotea hautsi izana ez onartzea eragiten dute.

Maitasunak sufriarazten duela dioen sinesmena ere zabaldu egin da, eta, hala, bikotea kaltetzen duten jokabideak harreman bateko "ohiko" gauza gisa onartzea eragiten duela. Emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko, sinesmen horiek berrikusi, horien oinarrian dauden ideiak identifikatu eta baztertu egin behar dira.

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko emakumeen eta gizonezkoen pentsamoldea aldatu behar da, eta hori guztia publizitate iragarki soil batean laburbiltzea oso zaila da. Hala ere, biktima edo akusazio jokabide oro berariaz saihesten duen ekimena hausnarketa ildo horretan kokatzen da, hain justu.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak harreman mota berriak sortzea proposatzen du, libreagoak, berdintasun gehiago izango dutenak eta errealagoak.

Bideoa Ez isildu! webgunean dago ikusgai:

 http://www.interior.ejgv.euskadi.net/r42-4000/es/

http://www.interior.ejgv.euskadi.net/r42-4000/eu/

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko