Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

ONCEko kupoiak Euskadiri dedikatuta egongo dira urriko lau egunetan

2012.eko irailak 28

20 milioi kupoi horiek "Gure herriko onena" seriekoak dira.

"Gurre herriko onena" seriean,  Itsuen Espainiako Elkarteak Euskadiri dedikatutako kupoiak aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendari Isabel Muelak eta ONCEk Euskadin duen lurralde-ordezkari  Basilio San Gabrielek. Lau kupoik sustatuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Gastronomia, Ohiturak, Artea eta Kultura, eta Berrikuntza. Ekitaldia izan da Basque Culinary Centerren Donostiako Show Cooking gelan;  kuopoi horietako baten, berriz, erakunde horren eraikina azaltzen da.

Urriaren 22ko kupoia Gastronomiarena da; bertan, pilotari baten ondoan, pintxoak azaltzen dira,  "Euskadi, goza ezadu" dioen goiburuaz. 23ko kupoiak aizkolari baten irudia du, Ohituren adierazgarri.

24ko kupoiak Bilboko Guggenheimen irudia izango du, Artearen eta Kulturaren adierazgarri. 25eko kupoiak, berriz, Donostiako Basque Culinary Centerrekoa, Berrikuntzaren adierazgarri.

"Gurre herriko onena" seriea Asteburuko kupoiarekin hasi zen, urtarrilaren 29an, igandearekin; aurkezpen horri jarraituz, aurrera egingo du astelehenetik ostegunera 2012ko urte osoan zehar gutxienez. Kupoi horietako bakoitzetik bost milioi ale jarriko dira salgai. Autonomia-erkidegoak eta -hiriak izango dira kupoien protagonista, euren gauzarik nabamenez.

ONCEk erakundean afiliatuta dauden 3.529 laguni ematen die babes soziala Euskadin. Jokoari lotutako produktuen salmentan 1.956 milioikoak izan ziren 2011n, hau da, aurreko ekitaldian baino % 5 gehiago. Guztira jasotako diru-kopurutik erdia baino pixka bat gutxiago sarietarako erabiltzen da zuzenean, eta gainerakoa gizarte-inbertsioetarako da oso-osorik. Euskadiko herritarrek 2011n 42 milioi euro jaso zituzten ONCEko sarietan.

Euskadin 2011n guztira 8 milioi euro erabili ziren zerbitzu sozialak ematen. Enpleguari eta prestakuntzari dagokienez, ONCEk behin betiko 827 kontratu egin dizkie estatu osoko saltzaileei; hau da, behin betiko hiru kontratu lanegun bakoitzeko; beraz, behin betiko 2.000 kontratu baino gehiago egin dizkie azken hiru urteotan, betiere, ezgaitasunen bat duten pertsonei zuzenduta. Euskadi, behin betiko kontratazio horiek 23 saltzaileri ekarri zien onura.

Donostia-San Sebastian, 2012ko irailaren 28a

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)