Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

250etik gora profesionalek auto elektrikoari buruz eztabaidatuko dute Euskadin

2012.eko irailak 27

 

  • Datorren asteazkenean egingo da Gasteizen Europako Green Cars ekimena, zeinaren helburua baita teknologia berriak garatzea elektromugikortasuna sustatzeko.
  • Jardunaldian azalduko dira zeintzuk diren mugikortasun iraunkorra lortzeko Europako, nazioko eta tokiko laguntza programak.

 

Mugikortasun iraunkorrarekin zerikusia duten Espainiako agente teknologikoek eta elektromugikortasunaren arloko teknologia berriek hitzordu bat dute Euskadin, datorren urriaren 3an.  Gasteizek jaso duenez  2012ko  Europako hiriburutza berdea, berau izango da "Green Cars 2012: negozio erronkak eta aukera globalak" jardunaldiaren anfitrioia.

 

"Green Cars 2012: negozio erronkak eta aukera globalak" jardunaldiak 250etik gora profesional elkartuko ditu, zeintzuek sektore teknologikoetako hainbat esparrutan lan egiten baitute -enpresa, unibertsitatea, ikerketa zentroak, Europako erakundeak eta abar-, aurrera egiteko ingurumenarekin iraunkorragoa eta adeitsuagoa den mugikortasuneranzko bidean. Green Cars-en edizio honetako parte-hartzaileek bertatik bertara ezagutuko dute ibilgailuen, osagaien, demostratzaileen, birkarga azpiegituren eta softwarearen eskaintza teknologikoa eta baita ere azken urteotan produktu, prozesu eta zerbitzuetan egin diren berrikuntzak. 

 

Green Cars topaketa datorren asteazkenean izango da Gasteizko Europa Jauregian. Eusko Jaurlaritzak antolatu du SPRIren (Euskadiko enpresa sareari laguntzen dion Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko sozietate publikoen multzoaren) bitartez, eta baita ere Gobernu Zentralak, Ekonomi eta Lehiakortasun  Ministerioko Teknologi eta Industri Garapeneko Zentroaren (CDTI) bitartez. Anfac, Iberdrola, Sernauto eta Tecnalia erakundeek era kolaboratzen dute.

250etik gora parte-hartzaileek datorren asteazkeneko topaketan eztabaidatuko dituzte automozioarekin, sektore elektrikoarekin, telekomunikazioekin eta azpiegiturekin zerikusia duten aurrerapen teknologikoak, denak ere Green Cars ekimeneko programaren barruan eskainiko direnak.

 

Jardunaldiko hitzaldien programa hiru modulu hauen arabera egituratzen da: Lehenengoan aurkeztuko dira elektromugikortasuna bultzatzeko programa eta ekimenak, Europan, Espainian eta Euskadin jada martxan daudenak eta baita ere  martxan jarriko direnak. 

 

Bigarren moduluan bost txosten emango dira ezagutzera, txosten horietan jasota daudelako Green Cars-en batzorde zientifikoak 30 proposamenen artean aukeratutako teknologia eta produktu onenak.  Hala, kasu hauek aurkeztuko dira: ibilgailuen garapen teknologikoetarako teknologia (ALTRAN), bateria aurreratuak (CEGASA), ibilgailu elektrikoentzako azpiegitura sistemak (Mugielec Project), auto erabat elektrikorantz (Fagor Ederlan) eta hiri autobus elektrikorako teknologiak (Innelbus).

 

Bukatzeko, hirugarren moduluan ibilgailu elektrikoaren merkatuko programa eta espektatiba globalak azalduko dira, eta horretarako bi proiektu aurkeztuko dira: lehena, LNB Blue Corridors deiturikoa  (Espainia aitzindaria da garraiorako erregai alternatiboen Europako proiektu handienean), eta bigarrena, Nissan-ek ibilgailu elektrikoari buruz duen ikuspegi estrategikoa.

 

Green Cars 2012 ekimena erakusketa-gune batekin osatuko da, non parte hartuko baitute Mercedes, Iberdrola, Mondragón Automoción, Sernauto eta Tecnalia-k. Gainera, 40tik gora poster egongo dira ikusgai, azaltzeko zein den Green Cars 2012 deialdian aurkeztutako ikerketa proiektuen egoera eta zeintzuk diren garatutako produktuak.

 

2 iruzkin
  • @ItziarSukunza
    2012.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Más de 250 profesionales debatirán en Euskadi sobre la tecnología del coche eléctrico. http://t.co/DYfviub4

  • @Jagospierre
    2012.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Más de 250 profesionales debatirán en Euskadi sobre la tecnología del coche eléctrico. http://t.co/DYfviub4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan