
Urgell: “Berdintasuna administrazio publikoen politiken erdian kokatzea da oraindik ere erronka”
Emakundek 'Emakumeak goi‑mailako kirolean' izeneko 3. jardunaldia egin du gaur. Jardunaldiak bi helburu izan ditu, hala nola egungo egoerari buruzko informazioa hedatzea, eta goi‑mailako emakume kirolarien profesionalizazio‑prozesuei eta ibilbideei buruz hausnartzea eta eztabaidatzea.
Jardunaldia Donostiako Hegalak Kirol Zentroan egin da, Eusko Jaurlaritzaren sailburu Blanca Urgellek, Emakunderen zuzendari María Silvestrek eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren presidente Mikel Izagirrek inauguratuta.
Inaugurazioaren ondoren, Leire Olaberria (txirrindularia), Naroa Agirre (pertika‑jauziko atleta), Tania Lamarca (gimnasta) eta Maider Unda (borrokalaria) kirolarien txanda izan da. Laurok Cristina Gallo kazetaria moderatzaile izan duen mahai‑inguruan hartu dute parte.
Era berean, bertaratutakoek goi‑mailako kirolean diharduten emakumeei buruzko ikus‑entzunezko bat ikusi dute, eta, horren ondoren, Jacoko Vázquez eta Diana Hausheer kirol‑sendagileek eta Ane Herrero esku‑baloiko entrenatzaileak hitz egin dute.
Azken mahai‑ingurua kirol egokituan diharduten emakumeei buruzkoa izan da, eta Amaia Elizondo kazetariak egin ditu moderatzaile‑lanak. Bertan, Alicia Figueroa de la Paz Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko kideak, Haizea Erquicia Salto Bera Berako jokalariak eta Ana García igerilari ohiak hartu dute parte.