Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

IVAPek zerbitzuei eta udal-lizentziei buruzko jardunaldia egingo du Gasteizen

2012.eko irailak 28

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak 'Zerbitzuen Zuzentaraua eta Udal Lizentziak' izeneko jardunaldia egingo du Goiuri Jauregian, Gasteizen. Topaketa euskal administrazio publikoetan diharduten langileei zuzenduta dago, eta urriaren 24an izango da; hona hemen egitaraua:

 

09:15 Santiago Martínez Martínez de Lizarduy

IVAPeko idazkari nagusia.

Aurkezpena.

 

09:30 Iñigo Urrutia Libarona

Administrazio Zuzenbideko irakaslea.

Euskal Herriko Unibertsitatea.

"Berrikuntzak, ingurumenean esku hartzeko EAEko erregimenean".

 

10:10 Eztabaida

 

10:20 José Ignacio Cubero Marcos

Administrazio Zuzenbideko irakaslea.

Euskal Herriko Unibertsitatea.

"Aurretiko komunikazioak eta erantzukizunpeko adierazpenak: auzi

juridikoak".

 

11:00 Eztabaida

 

Norentzakoa: Euskal Administrazio Publikoetako

langileak.

 

**********

 

Matrikula: 36 €

 

Izena ematea

Eusko Jaurlaritzako langileak, sare korporatiboan

daudenak:

a) 2012ko urriaren 15era arte ikasleak automatrikulazio moduluaren bidez ikastaroa eskatuko du.

b) 2012ko urriaren 16tik 19ra arte koordinatzaileak automatrikulazio moduluaren bidez oniritziak emango ditu.

 

Beste administrazio guztietako langileak:

2012ko urriaren 19ra arte koordinatzaileak bere administrazioko ikasleen zerrenda e-mailez igorriko du (k-alonso@ivap.es).

 

Soilik onartuta ez izatekotan abisatuko da.

 

Argibideak

Tfno.: 945 01 76 67

Iruzkin bat
  • @twittoria
    2012.eko irailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News El IVAP celebrará en Vitoria-Gasteiz una jornada sobre servicios y licencias municipales. http://t.co/SXNVElbe

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan