Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren esanetan “ez dago testu sakratu edo ukaezinik”; aldatuz gero, halere, “anbiguotasunik gabe eta lengoai nahasien atzean ezkutatu gabe" egin beharko da.

2012.eko irailak 27

Autogobernua “bere izaerari uko egitera inork behartuko ez duen elkarbizitza-espazio komuna zehazteko tresnatzat” hartzen duela nabarmendu du Patxi Lópezek.

"Ez dago testu sakratu edo ukiezinik" adierazi du gaur Patxi López Lehendakariak. "Aldatu nahi baditugu, ordea, zertarako egiten dugun jakin beharko dugu, argiro, anbiguotasunik gabe eta erakutsi baino, gordetzen duten lengoai nahasien atzean ezkutatu gabe", gaineratu du.

“Autogobernua bere izaerari uko egitera inork behartuko ez duen elkarbizitza-espazio komuna zehazteko tresnatzat” hartzen duela azaldu du Lehendakariak Nueva Economía Forum foroan eginiko agerraldian. Horrenbestez, “erakundeen egonkortasunerako” akordio zabala eskatu du, oinarrizko printzipioan oinarrituta: “elkarrekiko leialtasuna”.

“Erkidegoen eskumenei inolako errespeturik gabe muzin egiten dieten dekretuak eta legeak egiteko modu horren aurka nago erabat, inolaz ere onartzen ez dudan deriba birzentralizatzailea suposatzen baitu” esan du Patxi Lópezek eta, horrez gain, deszentralizazioa eta autonomien Estatuaren adibidea jarri du, “gure demokraziako arrakastetako bat”.

Bere gobernuak legealdi honetan zehar aurreztu, esfortzuak eta sakrifizioak egin behar izan dituela, “baina beste modu batean”, baieztatu du bere hitzaldian. “Inork Euskadi ondo kudeatu baldin badu, garai zailenetan, sozialistak izan gara, ez ordea EAJ" adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)