Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzak X. Legegintzaldiko euskal diputatu eta senatariak hartu ditu

2012.eko irailak 26

Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkari Irune Aguirrezabal Quijerak hauteskunde barrutia Euskadin duten diputatu eta senatariak nahiz Euskal Autonomia Erkidegoak izendatutako senatariak hartu ditu gaur, irailak 26, ordezkaritzan.

2011n ordezkaritza ireki zenean ordezkariak hartutako konpromisoari eutsiz, Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzak ateak ireki dizkie Gorte Nagusietako X. legegintzaldian dauden talde politiko guztietako euskal diputatu eta senatariei. Bilera informala izan da eta ordezkaritza ezagutzeko aukera eman die oraindik ordezkaritza bisitatu ez dutenei.

Patxi Lópezen gobernuaren agindupeko legegintzaldia amaitzeko aste gutxi falta direnean, ordezkaritzaren jarduera balantzearen berri eman die diputatu eta senatariei. "Aitortu behar dut ohoragarria izan dela niretzat euskaldun guztion ordezkaria izatea Madrilen. Euskadin zabaldu den garai berria aukera paregabea da euskaldunentzat Madrilen" esan du ordezkariak.

Ordezkaritzaren helburua izan da Madrilen Euskadiren irudia hobetzen laguntzea, gure presentzia foro, ekitaldi eta instituzioetan sendotuz, ordezkaritza plataforma gisa eskainiz erakunde publiko zein pribatuei, euskaldunen sareak zabalduz eta, batez ere, "herria batzeko, euskal gizartea kohesionatzeko eta guztiontzat gobernatzeko" zereginean lagunduz.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Euskal diputatu eta senatariak