Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotren gaur asteazkena gutxieneko zerbitzuen %100 eskaintzen jarraitzen du, eta baita ohiko lanegunetan eskaintzen diren bestelako garraio zerbitzuak ere

2012.eko irailak 26

Goizeko txandaren Euskotreneko langileen arteko grebaren jarraipena %36,07a izaten ari da. Hori dela eta, goizeko txanda herritarrei lanegunetako ohiko zerbitzuaren %51 eskaintzen bukatuko da.

Euskotrenek gaur asteazkena, irailaren 26ko Greba Egunean zehar gutxieneko zerbitzuen %100 bermatzen eta eskaintzen jarraitzen du (328 zirkulazio goizeko txandan zehar), eta bestelako 211 lanegunetako ohiko zerbitzuaren  gehigarriak. Hori dela eta txanda bukatuko da %51ko zerbitzua eskainiz.

Garraio moduak kontuan izanda, lanegunetako ohiko zerbitzuari dagokionez ondorengoa da:

  • Tranbiak (Bilbao eta Gasteiz): %58ko batezbestekoa.
  • Bizkaibuserako kudeatutako autobusen zerbitzua (Bizkaiko Eskuinaldea eta Ezkerraldea): %57ko batezbestekoa.
  • Tren zerbitzuak (Bizkaia eta Gipuzkoa): %51ko batezbestekoa.
  • Lurraldebuserako kudeatutako autobusen zerbitzua (Gipuzkoako Deba Barrena, Kostaldea eta Urola): %51ko batezbestekoa.
  • Larreinetako Funikularra (Trapagaran), Udalbus (Eibar) autobusen hiri zerbitzua eta autobusez eskainitako garraio lotura (Usansolo – Ospitalea eta Zamudio – Teknologia Elkartegia): gutxieneko zerbitzuak soilik.

Deialdiaren eragina jasoko duten Euskotreneko zerbitzuak honako hauek dira:

  • Gasteizko Tranbia.
  • Bilboko Tranbia.
  • Lasarte Oria – Hendaia tren zerbitzua.
  • Bilbo – Donostia lineako tren zerbitzua.
  • Ermua eta Eibar arteko “Tranbia” zerbitzua.
  • Bilbo – Lezama Tren zerbitzua.
  • Bilbo – Bermeo Tren zerbitzua.
  • Trapagarango Larreinetako Funikularra (Bizkaia).
  • Bizkaibuseko sistema barruan dauden Euskotreneko autobusak, Bizkaiko Foru Aldundiko menpekoak.  Eskuinaldean eta Ezkerraldean eta Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Kanpusaren artean eskaintzen diren zerbitzuak.
  • Lurraldebus sistemaren barruan dauden Euskotreneko autobusak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpekoak. Urolako, Kostaldeko eta Deba Barreneko eskualdetan eskaintzen diren zerbitzuak.
  • Eibarko Udalerako eskaintzen diren udal autobusen zerbitzua (Udalbus).
  • Garraio Loturak (trena+autobusa konbinatuak) Usansoloko (Galdakao) geltokiaren eta izen bera duen Ospitalearen artean eta Zamudioko geltokia eta herri horretan bertan dauden Teknologia Elkartearen artean.

Eusko Jaurlaritzak Greba Orokor jardunaldi honetarako ezarri dituen gutxieneko zerbitzuen bitartez, lan egunetako ohiko zerbitzuaren %30eko zerbitzu kopurua eta maiztasuna eskainiko direla bermatzen da. Arreta eta garrantzi berezia eskainiko zaie lanera sartzeko eta lanetik irteteko ordutegiei.

Euskotreneko bezeroek, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuen ordutegiak dituzte beraien esku tren geltokietan eta geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobusen barrualdean. Horrez gain,  www.euskotren.es web gunean ere kontsulta ditzakete.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan