Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak 27 etxebizitza alokatzeko zozkatuko ditu bihar Hernanin

2012.eko irailak 26

Etxebizitza Sailak alokairuzko 27 etxebizitza sozial zozkataku ditu bihar Hernaniko Sagastiya auzoan.

Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

  • 2 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak.
  • 9 etxebizitza, babes bereziko gizarte egoerak dituztenentzat: Beren kargura adin txikiko seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiak; Genero-indarkeriaren biktimak; Bananduak; 70 urtetik gorakoak, Ezintasun psikikoa duten pertsona
  • 9 etxebizitza, izen ematearen antzinatasuna 4 urtetik gorakoa dutenentzat.
  • 7 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat

Etxebiden izena emateko 2011ko azaroaren 30era arte erregistroan sarrera izan duten eskabideak hartuko dira kontuan.

2010. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun urria duten ezgaituak edo ezgaitu psikikoak izanez gero, ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik

Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, Gipuzkoako Lurralde Ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Posible izango da Etxebiden izena emateko eskabideak kontuan hartuko diren azken eguna atzeratzea eta sustapenean interesa dutela adierazitako udalerriak zabaltzea.

Zozketa egin ondoren esleitu gabeko etxebizitzak geratuko balira, Gipuzkoako Etxebizitza lurralde ordezkariak zera baimendu ahalko du: etxebizitza horiek esleitzea, dagokion araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituen edonori.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)