Berriak Herrizaingoa
Eu

Euskadiko greba orokorraren jarraipena, % 25ekoa arlo publikoan

2012.eko irailak 26

Miguel Buen Segurtasun sailburuordea, Sonia Pérez Lan sailburuordea eta Juan Carlos Ramos Funtzio Publikoko sailburuordea prentsaurrekoan agertu dira, gaur eguerdian, Euskadin bizi dugun greba egunaren inguruko datuak emateko.

Horren inguruan eginiko balorazioa honako hau da: “jaitsiera handia nabari da martxoan 29an eginiko aurrekoarekiko". “Greba orokorra ez da hain orokorra izaten ari”, laburbildu du Buenek.

Arlo publikoan, % 29.66ko jarraipena izan du administrazio orokorrean, % 24,8koa justizian, % 63,84koa hezkuntzan eta % 12,23koa osasunean, Ramosek azaldu duenez. Aipatuen batezbestekoa % 25ekoa da; jarraipena % 70ekoa izan zen martxoaren 29an.

Arlo pribatuaren datuak azaldu ditu Pérezek, eta bere esanetan "zazpi enpresak erabat itxi dute; martxoan, aldiz, 11 izan ziren". Industria-sektorean, greba jarraitu duten langileen portzentajea % 30ekoa da (% 63koa izan zen orain dela sei hilabete). Diferentziak nabariak dira ere zerbitzuen arloan (% 13 %33ren aurrean), merkataritzan (% 3 %67ren aurrean) eta garraioetan (% 20 %77ren aurrean).

"Egun mugitua izaten ari da, piketeak egon direlako eta horietako zenbaitek jarrera oso oldarkorra izan dutelako". 12 inputatu daudela baieztatu du Buenek: Bizkaian 1, beste guztiak Araban. Zaurituen parteari dagokionean, zenbait ertzain daude kolpatuta eta gizon batek zauria jasan du bekainean; Basurtuko Ospitalean artatu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)