Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Mozketa-neurriak geldiarazteko Konstituzio Auzitegian jarritako errekurtsoak irekitzen du Zuzen buletinaren emanaldi berria

2012.eko irailak 26

Zuzen-en, Justizia eta Herri Administrazio Saileko buletinaren, emanaldi berria defizit publikoa kontrolatzeko Espainiako Gobernuaren mozketa-neurriak Euskadin geldiarazteko asmoz Konstituzio Auzitegian jarritako errekurtsoekin irekitzen da.

Argitalpenean Justiziari eskainitako atalak, era berean, tarte bat gordetzen die beste gai hauei: Sufrimendu Bidegabeen Biktimen Dekretua indarrean sartzearekin batera sortutako balorazio-batzordeari, doako justiziaren dekretu berriari, eta ustezko haur-adopzio irregularren kasuak argitzeko sortutako departamentu arteko batzordearen lehenengo seihilekoko balantzeari.

Administrazio Publikoa atalean, berriz, leku ematen zaio Tecnimap 2012 bertan behera uzteari, Oracle-rekiko akordioa luzatzeari (euskal administrazio publiko osoaren modernizazio-programa zabaltzen du horrek), eta administrazio publikoen aplikazio informatikoak irekitzeko eta berrerabiltzeko dekretua onartzeari.

Argitalpena une oro kontsultatu ahal da www.euskadi.net/zuzen orrian. Halaber, eskatzen duten profesionalek bere helbide elektronikoan jasoko dute. Honez gero badago azken zenbakia eskatzeko aukera ondorengo helbide honetan: boletinzuzen@ej-gv.es

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan