Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak 150.000tik gora euro jarriko ditu Bernedoko instalakuntza berria egiketo (2012-09-25(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko irailak 25

Erabakia, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresari zuzeneko diru-laguntza ematekoa. Helburua: Marañón (Nafarroa) eta Bernedoko Industrialdearen (Araba) artean 13,2 kV-ko aireko eta lurrazpiko linea elektrikoa jartzea.

Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluan onartu du Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Iberdrola enpresak Bernedo (Araba) argindarrez hornitzeko sinatu duten Lankidetza Hitzarmena.
HItzarmenaren zenbatekoa 150.850 eurokoa da, egin beharreko lanen %50 hain zuzen.

Bernedok eskualdeko lehen landa industrialdea jarri du martxan, Arabako Mendialdean egingo den ekintzarik estrategikoenetako bat. Hala ere, proiektua martxan jartzeak agerian utzi du zein eskasa den inguru hartako argindarraren hornikuntza, sarritan etenak izaten baitira, eta hori oztopo handia da eskualdeko jardueraren hazkunderako. Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak erabaki du diruz lagunduko dituela linea bat instalatzeko lanak, inguruko operatzaile bakarra den Iberdrola enpresak estaldura handiagoa eskain dezan aireko linea berri horren bidez.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Energi eta Meatzaritza Zuzendaritzak sustatutako programaren beste emaitza bat da diru-laguntza hau. Programa horrek linea elektrikoak eta gas instalakuntzak garatzeko laguntzak ematen ditu merkatuko legeek uzten ez duten lekuetan. Linea elektrikoak hornituko duen industrialdearen berezitasuna dela eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ere parte hartu du hitzarmenean, eskualdeko landa garapena bideratuko duelako.

Eusko Jaurlaritzak Jarraipen Batzorde Misto bat sortu du Hitzarmenean parte hartzen duten alderdi guztiekin (bi Sailak eta Iberdrola), proiektuaren garapena eta exekuzioa hurbiletik jarraitzeko eta koordinatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan