Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Gobernuak 1,5 milioi euro baliatuko ditu gizarte ekonomia sustatzeko (2012-09-25(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko irailak 25

Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du, gaur, 1,5 milioi euro baliatzea gizarte-ekonomia sustatzeko, lau laguntza-lerroen bitartez.

Lehen lerroa, 625.000 eurokoa, gizarte-ekonomiako enpresetako bazkideentzat zenbait prestakuntza-ikastaro finantzatzera zuzenduko da. Horien bitartez, 3.000 pertsonak inguruk aukera izango dute Gizarte Ekonomia eta Enpresen Gizarte Erantzukizunari buruzko prestakuntza espezifiko, ikerketa eta zabalkundeko ikastaroak egiteko (EAEko gizarte-ekonomiako enpresetako bazkideak eta langileak arituko dira ikasle).

Mota horretako ikastaroak eraginkortasun handi samarraz egiten ari dira 1989az geroztik. Horrez gain, beste aldi batzuetan bezala, laguntzei esker, zenbait lan, txosten eta eskuliburu argitaratu ahalko dira, zeinak, kasu batzuetan, gizarte-ekonomiako enpresa-proiektu berrietan gauzatuko baitira. Bigarren laguntza-lerroa 640.000 eurokoa izango da, eta sektoreko enpresen eta erakundeen elkarte-egitura sendotzera zuzenduko.

Laguntzok eraginkortasunez lagundu dute, 1995az geroztik, hau guztia ziurtatzen gizarte-ekonomiako erakundeei eta beraiek solaskide gisa baliatzen dituzten antolakundeei dagokienez: kanpoko harremanetan eragiteko gaitasuna izan dezaten; sektorea eraginkortasunez ordezka dezaten; bazkideen intereseko zerbitzuak antola ditzaten; eta, oro har, bazkidetuen interes zilegiak hobeto defendatzen laguntzen duten ekintzak sustatu ditzaten.

Hirugarren laguntza-lerroa, berriz, enpresei ematen zaien laguntza teknikoarekin lotuta dago, eta 150.000 euroz hornituta. Laguntza horien helburua da, hain zuzen, Gizarte Ekonomiako enpresetan kudeaketa tresnen ezarpena sustatzea, haien administrazioa eta zuzendaritza lehiatzeko ahalmena, finean hobetzeko.

Azkenik, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du gizarte-ekonomiako enpresetako bazkideak sartzeko laguntza-programari eustea, 100.000 euroko horniduraz. Urteetan zehar programa hori oso eraginkorra izan da zenbait kolektibotako kide gizarte-ekonomiako enpresetan sartzeko, hala nola: langabetuak, ezinduak eta nekazaritza-, abelzaintza-, basogintza- ustiategietako zein ustiategi mistoetako titularrak .
Halaber, iaz, besteren konturako langileak zirela enpresa horietan sartu ziren langile bazkide guztiak gehitu zitzaizkien kolektibo horiei, eta emaitza on samarrak lortu ziren.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan