Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nekazari ekoizleen elkarte eta horien batasunerako 300.000 euroko dirulaguntza deia egin da (2012-09-25(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko irailak 25

Gobernu Batzordeak bide eman dio 2012. urteko Euskadiko Nekazari Ekoizleen Elkarte eta horien Batasun prozesuetarako 300.000 euroko dirulaguntzaren deialdiari.

Pilar Unzalu sailburuak aurkeztutako aginduaren helburua, Nekazaritza ekoizleen Elkarteak eta horien arteko Batasun izaera lortu duten erakundeen ekoizpen azpiegiturak eta komertzialak hobetzea da.

Ekoizleen elkarteen bitartez euren produktuen komertzializazioa hobetzeko laguntza ekonomikoak ematea da helburua. Dirulaguntza deialdi hori, Euskal autonomi Erkidegoko Nekazal Ekoizleen elkarte eta horien arteko batasunen inguruko urtarrilaren 20ko 13/2004 Erret Dekretuan aurreikusten da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan