Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Industria sailak Kultura sailari laga dizkio Zorrotzaurreko lursailak Teknikaren Museo eraikitzeko (2012-09-25(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012-09-25

Erabakia, Sociedad de Capital Desarrollo de Euskadi SOCADE, S.A. - Garapenerako Euskadiko Kapital Sozietateari baimena ematen diona, euskal industria-ondarearen museoa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari ondasunak doan transmititzeko.

Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluan onartu zuen Zorrotzaurreko lursailak behin betiko lagatzea Kultura Sailari. Socade sozietate publikoa (Euskadiko Garapen Kapitaleko Sozietatea) da lursail horien jabea eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila Socade-ko bazkide da Arrisku Kapitaleko bere sozietatearen bidez.

Orain arte, Kultura Sailak erabili ditu lursail horiek industri ondareko ondasunak biltegiratzeko. Bilboko Udalak Zorrotzaurreko hiri-berroneratze proiektua onartu du, eta ez du aukerarik eman gune horretan inolako jarduera ekonomikorik egiteko. Kultura Sailak lursail horiek eskuratu nahi dituenez, Eusko Jaurlaritzak jabetza transmititzea erabaki du, goitik behera birgaitu ondoren lur horietan eraikitzeko Teknikaren Museoa eta erakusgai jartzeko euskal industriaren ondareko ondasunak.

Beste hiru ondasun higiezin

Gobernu Kontseiluak baita ere erabaki du zein izango den beste hiru ondasun higiezinen xedea. Lehenik eta behin, Divimek-en lursailak Estampaciones Metálicas Eugui, S.A.U-ri saldu dizkio, hantxe garatu dezan bere industri jardueraren zati bat.

Bigarrenez, enkante publikora aterako ditu Zumaian kokatutako Guascor, S. A. enpresaren eta Villabonako Eluar, S.A-ren ondasun higiezinak. Guascor enpresaren kasuan, azken zazpi urteotan ezein sustatzailek ez du interesik erakutsi lursail horiek hotel ekipamendurako erabiltzeko, nahiz eta Zumaiako arau subsidiarioek xede hori baino ez dioten onartzen, eta lurrak erabat hondaturik daude gaur egun. Villabonako lursailak industri erabilera izatetik bizitegi erabilera izatera igaro dira Plan Orokorraren arabera, hortaz, ezin daiteke industri garapeneko inolako jarduerarik egin.

Socade sozietateak industri birmoldaketaren sasoian erosi zituen lursail horiek denak. Gaur egun, ez dute inolako erabilerarik eta hondaturik daude gainera; hori dela eta, Socade sozietateak eta Eusko Jaurlaritzak konponbide bat bilatu diete beren baliabide eta ondasunak optimizatzeko eta, zenbait kasutan, hobekuntzak lortzeko lursailok kokaturik dauden udalerrientzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan