Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Iñaki Arriola, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak amaiera emango die Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren aldeko lan-jardunaldiei.

2010.eko otsailak 22

 Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren ekimenez eta Innobasquek dinamizatuta, Euskadin Etxebizitzaren aldeko itun soziala lortzeko lanean diharduten lan-mahaiak bihar ekingo diote lanari, berriz ere.

 Bi jardunaldi egingo dira bihar eta 70 lagun baino gehiagok parte hartuko dute etxebizitza babestuaren inguruko erakundeen zeregina eta fiskalitate eta laguntzen politika aztertu, eztabaidatu eta jarrerak hurbiltzeko.

 Etxebizitza babestuaren inguruko fiskalitatea, finantzazioa eta laguntzei buruzko jardunaldian 50 lagunetik gora parte hartuko dute eta honako gai hauek aztertu eta eztabaidatuko dituzte:

  •  § Zerga-arloko politika jabetzaren aldean alokairua sustatzeko tresna gisa
  • § Zerga-arloko politika berriztatzea sustatzeko tresna gisa lurzoru berrietan oinplano berriak eraikitzearen aldean
  • § Diru-laguntzak eta laguntzak itzultzeko mekanismoei buruzko hausnarketa
  • § Finantziazioa
  • § Laguntzak

 Etxebizitzen sustapen publikoan parte hartzen duten erakunde ezberdinen zereginari buruzko jardunaldian honako gai hauek aztertuko dira:

  • § Etxebizitzei buruzko udalen zeregina indartzea
  • § Etxebizitza prozesuetan lankidetza prozedurak inplementatzea
  • § Etxebideren kudeaketa partekatua modernizatzeko ekintzak
  • § Informazio-ildo irisgarri eta bizkorrak administrazioen eta hiritarren artean.
  • § Etxebizitzako politika publikoen koordinazioa
  • § Baterako lankidetza ahalbidetzen duten esparru arautzaileen berrikuspena
  • § Udal lurzoruak

 Biharko jardunaldian parte hartuko dutenak: eraikitzaileen elkartean, sustatzaileak, jabeak, higiezin-jabetzako eragileak, erregistratzaileen elkargoa, Foru Aldundiak, epaileen dekanotza, udalak, Eudel, sindikatuak, alderdi politikoak, hirigintza-kudeaketako elkarteak, Kontsumitzaileen Elkartea, Udal Etxebizitzak, hiriguneak birgaitu eta biziberritzeko elkarteak, Eustat, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua, ONCE, etab. 

 Biharko jardunaldiarekin, eta aurreko jardunaldietan babes publikoko etxebizitzaren sustapena, birgaitze eta alokairu politikaren inguruan eztabaidatu ondoren, amaiera emango zaio mahaikako lan-prozesuari eta eragile ezberdinek prozesuan zehar egindako ekarpenak bilduko dituen adostasuneko dokumentua lantzeari ekingo zaio.

 Hasitako prozesuaren helburua da etxebizitzaren arloan inplikaturiko agente publiko, sozial eta pribatu guztien arteko adostasuna lortzea, Euskadin hurrengo urteetan garatu beharreko ildo estrategikoak eta jardun-eremuak bideratzeko aukera emanez, eta Sailak aurten Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko duen Etxebizitzari buruzko Lege Proiekturako oinarri gisa balio dezan.

 Prozesu honetan erakundeak, eragile ekonomikoak eta gizarte eragileak, alderdi politikoak, sindikatuak, era guztietako hainbat elkarte, sustatzaileak eta abar ari dira parte hartzen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)