Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaritzan bildu da ‘Global Training’ bekadunen lehen promozioa, 430 gaztek osatua

2012.eko irailak 25

Praktikak atzerrian egiteko beka horiei internazionalizazioko 100 bekak gaineratu behar zaizkie; horrela, guztira, aurten 530 beka eskaini ditu Industria Sailak.

El Gobierno, que ha pasado de ofertar 32 becas en 2009 a las 500 de este año, destinará 7,5 millones de euros para esta promoción y contará con el apoyo financiero de Kutxabank a través de las Obras Sociales BBK, Kutxa y Caja Vital (1,5 millones) y de Fomento de San Sebastián (300.0Jaurlaritzak, 2009an, 32 beka eskaini zituen eta aurten 500 eskaintzera pasa da. Promozio horretara 7,5 milioi euro zuzenduko ditu, eta Kutxabanken finantza-laguntza izango du, BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren gizarte-ekintzen bitartez (1,5 milioi), baita Donostiako Sustapenaren laguntza ere (300.000 €).

Internazionalizazio-bekak unibertsitateko lizentziatuentzat soilik izango dira, eta Global Training bekak lizentziatuentzat ez ezik diplomatuentzat eta Lanbide Heziketako goi-mailako titulua duten gazteentzat ere.

Internazionalizazio-bekak jaso dituzten hamar pertsonatatik zortzik sei hilabete baino lehen aurkitzen dute lana.

Lehendakaritzako eraikineko atarian bildu da gaur datozen hilabeteetan Global Training beka baliatuko duten gazteen lehen promozioa. Aurten lehen aldiz martxan jarri den Programa horri esker, 430 euskal gaztek egin ahal izango dituzte praktikak atzerrian, gutxienez sei hilabetez.

Programa hori Eusko Jaurlaritzak urtero ematen dituen internazionalizazio-bekei gaineratuko zaie –berriki 25 urte bete dira internazionalizazio-bekak abian jarri zirenetik–. Aurten beka horien kopurua gehitu egin da eta 100 beka dira. Horrela, azken urte hauetan izan den hazkunde progresiboa berresten da, 32 beka izan baitziren 2009. urtean.

Horrenbestez, aurten guztira 530 beka eskaintzen dira bi modalitate horietan: internazionalizaziokoak unibertsitateko lizentziatuei soilik zuzentzen zaizkie, eta Global Training bekak diplomatuei eta Lanbide Heziketako ikasketak amaitu dituzten gazteei ere zuzentzen zaizkie.

Atzerrian praktikak egiteko beketarako aurrekontua 9 milioi eurokoa da, eta horietatik 7,5 milioi Eusko Jaurlaritzak jartzen ditu. Global Training bekek Kutxabanken finantza-laguntza dute, BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren gizarte-ekintzen bitartez. Izan ere, 1,5 milioi euroko ekarpena egingo du Kutxabankek. Horrez gain, Donostiako Sustapenak 300.000 euroko ekarpena egingo du.

Era berean, 12 antolakundek laguntzen dute beken kudeaketan, gazteak hautatzeko prozesuetan hain zuzen ere: aurrezki-kutxen hiru fundazioek, hiru merkataritza-ganbarek, hiru unibertsitateek, Novia Salcedo fundazioak, Sabaticak eta Hetel elkarteak.

2010-2013 Enpresa Lehiakortasuneko Planean ezarritako ekonomia ireki baten aldeko apustuaren barruan sartzen dira atzerrian praktikak egiteko bekak; izatez, lehentasuna duten ardatzetako batean funtsezkoa da internazionalizazioa.

Internazionalizazio-beken kasuan, parte hartzen duten gazteek honako baldintza hauek, besteak beste, bete beharko dituzte: 28 urte baino gutxiago izatea, ingelesa jakitea, eta Euskadin gutxienez 12 hilabeteko administrazio-egoitza izatea.

Global Training beken kasuan, bekak goi-mailako unibertsitariei ez ezik, erdi-mailako tituludunei eta Lanbide Heziketako goi-mailako titulazioa duten gazteei ere zuzentzen zaizkie. Gehieneko adina 30 urtekoa da, eta beste baldintza batzuk ere bete behar dira, hala nola ingelesa edo beste hizkuntza batzuk jakitea eta azken urtean Euskadin izatea auzotasuna. Gazteek prestakuntza teoriko espezializatuko lehen aldi bat izango dute, 40 eta 60 ordu artekoa, eta, gero, 6 eta 12 hilabete arteko praktikaldia egingo dute atzerriko enpresetan eta organismoetan.

Enplegu-maila handia

Internazionalizazio-beken esperientzian ditugun aurrekariek erakusten dutenez, praktika horiek atzerrian egiten dituzten gazteek lan-etorkizuna ia ziurtatuta dute. Izan ere, 10 bekadunetatik 8k aurkitzen dute lana sei hilabeteren buruan.

Joan den urtean 25 urte bete ziren programa abian jarri zela. Denbora-tarte horretan, internazionalizazioko 800 euskal gazte baino gehiago txertatu da lan-merkatuan.

Aldi horretan egindako balantzetik ondoriozta daitekeenez, bekadunen ia erdiak praktikaldia egin duen enpresan bertan lan egiten amaitzen du.Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren internazionalizazio-beken programaren barruan prestatu diren 800 gazteetatik, 500 inguru ari da gaur egun internazionalizazioarekin lotzen diren jardueretan lan egiten.

 

3 iruzkin
  • @noviasalcedo
    2012.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    Los 430 #becarios de #Globaltraining son recibidos en Lehendakaritza @Irekia_Agenda http://t.co/pLw6DyLB

  • @AlumniComercial
    2012.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    Adrian Borja Martínez (Promoción 2009) rumbo a Amberes con las Becas Global Training http://t.co/xcegz4N6

  • @icsotomayor
    2012.eko irailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakaritzan bildu da ‘Global Training’ bekadunen lehen promozioa, 430 gaztek osatua. http://t.co/f4olFTFA

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabé Unda