Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Irailaren 26rako deituta dagoen grebarako funtsezko zerbitzuak bermatzeko aginduari egin zaion hutsen zuzenketa

2012-09-25

Irailaren 25ean Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko irailaren 19ko Aginduaren HUTSEN ZUZENKETArako Xedapen bat eman da, zeinaren bitartez bermatzen da beteko direla Erkidegoari eskaini behar zaizkion funtsezko zerbitzuak 2012ko irailaren 26rako deitutako greba orokorrak dirauen bitartean.

Hutsak antzeman ditugu Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko irailaren 19ko Aginduan, zeinaren bitartez bermatzen da beteko direla Erkidegoari eskaini behar zaizkion funtsezko zerbitzuak 2012ko irailaren 26rako deitutako greba orokorrak dirauen bitartean. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2012ko irailaren 24an argitaratu zen, 186. zenbakian, eta hutsen zuzenketa egin dugu.

Xedapenen atalean, 2012/4247 (11/12) orrialdean,

hau dioen tokian:

6.- Eguneko Zentroetan zuzeneko arretako zerbitzuak eman beharko dira, eta zuzeneko arreta hori ematen duten gerokultoreen edo parekatuen % 50 egongo da, baina bazkaltzeko orduan ehuneko hori % 10 igoko da. Era berean, gutxieneko zerbitzu gisa ezartzen da langile sanitarioen eta sukaldeko langileen % 50. % 50 hori pertsona bat baino gutxiago bada, pertsona horrek zerbitzu horiek egin beharko ditu. Era berean, eguneko zentroetara joaten diren mendekoen garraio berezia bermatuko da, zentro horietara joateko desplazamenduak (aurreko paragrafoan aipatutako ezinbesteko zerbitzuak jaso ahal izateko) ezin badira bestelako garraiobideen bitartez egin, eta/edo horiek ez badaude haien mugikortasunahalmenera egokituta.

Hau esan behar du:

Hau da, ezabatu behar da honako hau: "titulartasun publikoko"

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan