Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Zabaleta sailburua elkarrizketan, enpresaren barne malgutasunean eta gardentasunean oinarritutako lan harremanen alde agertu da

2012-09-24

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaleta elkarrizketan, enpresaren barne malgutasunean eta gardentasunean oinarritutako lan harremanen eredua garatzearen alde agertu da gaur. Enplegu Sailak lan ikuskatzaileentzat antolatutako lan bitartekaritzari buruzko jardunaldi baten hasiera ekitaldian, Zabaletak aditzera eman du euskal enpresa enpresaburuen eta langileen artean partekatutako arriskuko proiektutzat hartu behar dela, eta proiektu hori antolakundearen malgutasunean eta gardentasunean oinarritu behar dela.

Horren ildotik, sailburuak lan eta gizarte harremanei heltzeko beste modu berri bat aldarrikatu du, "liskarra alde batera utzita lankidetzan oinarritutako" modu berria aldarrikatu ere. Euskadik lan harremanen esparrua erabakitzeko eskumenik ez duen arren, Zabaleta eredu propioa bultzatzen alde agertu da; sailburuaren esanetan, eredu horrek hazkuntza eta onura ekonomikoa langileen ongizate pertsonalarekin bateragarri egin behar ditu. Horretarako, Enplegu Sailak hainbat tresna garatu ditu, hala nola Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzko Plana, gardentasunarekin, malgutasunarekin, laneko osasunarekin eta segurtasunarekin, eta lan bizitza eta bizitza pertsonala bateratzearekin zerikusia duten hainbat ekimen biltzen dituena.

Horregatik guztiagatik, enpresen jardun paradigmak aldatzearen alde agertu da sailburua, negoziazioa eta akordioa ardatz dituen kultura arduratsua funtsezkoa baita oreka hori eta enpresen etorkizuna ziurtatzeko. "Negoziazio kolektiboko hainbat eskaera aldatu behar genituzke, erantzukidetasuna eta konfiantza gehitzeko elementuak sartuz. Langileek zeregin garrantzitsuagoa izan dezakete enpresaren kudeaketan, eta, horretarako, beharrezkoa da enpresaren eta langileen artean gardentasun, elkarrizketa eta informazio handiagoa izatea".

 

 

Iruzkin bat
  • @lanbideejgv
    2012-09-25

    Comentario de Twitter:
    La consejera Zabaleta aboga por unas relaciones laborales basadas en el diálogo, la flexibilidad ...http://t.co/PAhbzhFK #noticias

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)