Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak
qrcode

Aguirrek urriaren 23rako deitu du Dirubideen Euskal Kontseilua

2012-09-25

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendiak uste du “hauteskunde-aldia ez dela egokiena Dirubideen Euskal Kontseiluak planteatu behar dituenak bezain gai garrantzitsuak eztabaidatzeko”.

Gobernu Kontseiluaren ostean eskainitako prentsaurrekoan, Mendiak argitu du gaur bertan irtengo dela Ekonomia eta Osasun sailburu Carlos Aguirreren bulegoetatik hiru diputatu nagusiei zuzendutako deialdiaren eskutitza.

Rafael Bengoa ere agertu da gaur eguerdian Lehendakaritzan Donostian duela bi urtetik hona planifikatzen ari den zahartzeari buruzko ikerketa-zentro nazional baten eraikuntza iragartzeko.

“Garrantzitsuena da Europako gizarterik zahartuenak baduela Europako zentro liderra; bakarra da munduan, ez dagoelako besterik diseinu honekin”, azaldu du Bengoak. Zentroaren helburua zahartzearen kausa nagusiak ikertzeko ezagutza zientifikoa sortzea izango da, eta proiektu batzuk urte honen amaieran aterako dira.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.09.25)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-09-25n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)