Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

AlhóndigaBilbao, Osakidetza eta Bilboko Udalak duten Bihotz-Errehabilitazio Programa aintzindarira batu da

2012.eko irailak 24

Atxikimendu hau dela eta, AlhóndigaBilbaok hitzaldi bat eskeiniko du "Ariketa kardio-osasungarri batetarako lehen urratsak"-ri buruz, datorren asteartean, irailak 25, 19:30etan 

Hitzaldia: "Primeros pasos hacia un ejercicio cardiosaludable"

Hizlariak: Nekane Murga, Basurtuko Ospitaleko Kardiologoa

Maria Muñoz, Basurtuko Ospitaleko Errehabilitazio Medikua

Eguna: Irailak 25

Ordua: 19:30etan

Lekua: Sala Bastida. -2. solairua, AlhóndigaBilbao

Hizkuntza: Gaztelera

Doako sarrera

 

Basurtuko Ospitaleko Kardiologia eta Errehabilitazio Zerbitzuaren eta Bilboko Eskualdeko lehen mailako Arretaren arteko lankidetzari esker, Osakidetzak bihotz-errehabilitazioko programa bat garatu du miokardio-infartua izan duten eta kardiopatia iskemiko bat duten pertsonek ahalik eta bizimodu normalena egin dezaten, ahalik eta ondorio txikienekin. Bilbao Kirolak-ekin sinatutako akordio bati esker, pazienteak Bilboko hamar polikiroldegietara bideratuak izango dira: Artxanda, Atxuri, Deusto, La Casilla, Abusu, Errekalde, San Inazio, Txurdinaga, Zorrotza eta Miribilla. Hauez gain,  AlhóndigaBilbaoko Jarduera Fisikoaren Zentroa (CAF) ere programa honetara batuko da, rehabilitazio ariketak egin ahal izateko beharrezko duten instalazioak pazienteen eskuetara utziz.

Helburuetako bat  pazienteek gaixotasuna eta gaixotasuna kontrolatzeko eskura dituzten baliabideak ezagutzea da. Horretarako, AlhóndigaBilbaoko CAF-k  erizain profesional bat izango du hemendik aurrera, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 21:30etara; eta larunbatetan eta jai egunetan: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Honez gain, AlhóndigaBilbaoko CAF-eko monitore guztiek rehabilitazio honetarako formakuntza izango dute.

Kardiopatia iskemikoa zenbakietan

Kardiopatia iskemikoari (KI) buruzko Bizkaiko azken datuek adierazten dute 2010ean 837 lagun hil zela patologia horregatik. Gaur egun, kardiopatia iskemikoa duten ia 700 paziente artatzen dira Basurtuko Ospitalean.

Egunero, batez beste, kardiopatia iskemikoa duten 18 paziente izaten da Basurtuko Ospitaleko kardiologia zerbitzuko errehabilitazio-eremuan. Zerbitzu horrek urtero 150 lagun artatzen ditu. Erdiek, gero, bizkortze- eta mantentze-ariketak egiten jarraitzen dute udal kiroldegietan.

Osasun eta Kontsumo Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzaren Zaintza Epidemiologikoko Unitateak emandako informazioaren arabera, 2010ean kardiopatia iskemikoa izan da gizonetan Galdutako Bizitzako Urte Potentzialen (GBUP) bigarren kausa, biriketako minbiziaren atzetik.

Kardiopatia iskemikoak jotako heriotzen % 42 miokardio infartu akutuak (MIA) eragin zuen. Hilkortasun-tasa 70/100.000 da 65-74 urteko gizonetan, eta emakumetan izaten diren MIAgatiko heriotzen % 86, 74 urtetik gorakoen artean izaten dira; gizonetan, berriz, heriotzen % 59 eragiten ditu MIAk.

Munduko lehen heriotza-kausa

Patologia kardiobaskularra da heriotza-kausa ohikoena, eta minbiziak baino jende gehiago hiltzen du. Munduko lehenengo heriotza-kausa da.

Euskadin, helduen % 20k du hipertentsioa, "hiltzaile isila" esaten dioten hori. Ehunekoa hazi egiten da 65 urtetik gorakoen artean, biztanle horien % 60k baitu. Espainiako Estatuan 18 urtetik gorakoen % 40k du arteriako hipertentsioa. Amerikako Estatu Batuetan, berriz, gaixotasun kardiobaskularrek pertsona bat hiltzen dute 39 segundoan behin, hau da, ia 2.200 lagun egunean.

2010ean, 3.494 lagun ospitaleratu zituzten Bizkaian kardiopatia iskemikoa izateagatik. Ospitaleratutakoen artean, gehienak gizonezkoak ziren (% 72). Emakumeetan, patologia hori adinean aurrerago agertzen da (ospitaleratutako emakumeen % 78k zuen 65 urte baino gehiago; gizonetan, berriz, ospitaleratutakoen % 55ek bakarrik).

Interesa duten komunikabideak ondorengo kotaktuetan harremaneta jarri ahal izango dira:

Jose Blanco, Prentsa Aholkularia,  Osakidetza:

Tlfa.: 945 006054 / 688 809246

Emaila: jose.blancolopez@osakidetza.net

 

AlhóndigaBilbao, Prentsa-Bulegoa:

Tlfa.: 680 784143

Emaila: prensa@alhóndigabilbao.com

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan