Berriak Kultura
Eu

Zornotzako Barnetegiak aurten 20 urte bete ditu

2012.eko urriak 02

20 urte bete dituela ospatzeko, irailaren 27an ekitaldia antolatu zuten Zornotzako barnetegiko arduradunek, 20 urte hauetan bidelagun izan dituzten guztiekin -lankide, ikasle, proiektukide, aholkulari, bezero, hornitzaile izan diren eta diren guztiekin- ospatzeko.
Ekitaldiak ordu bateko iraupena izan zuen eta 4 hizlari eta Markeliñe antzerki-taldea izan zituen protagonista nagusi.
Hizlariak hauexek izan ziren: Blanca Urgell Kultura Sailburua; Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, HABEren lehenengo zuzendaria, berarekin hasi zuelako barnetegiak 20 urteko ibilbidea; Iñaki Uribe, HABEren gaur egungo zuzendaria, berarekin heldu direlako 20 urte hauek betetzera eta Mikel Etxebarria, AURTEN BAI Fundazioaren Lehendakaria.
Zorionak Zornotzako barnetegiari bere 20. urteurrenean!

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)