Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Adinekoei arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren politiken aldeko interesa agertu du Txinako Zahartzearen Batzorde Nazionalak

2012.eko irailak 21

Gaur goizean, Txinako Zahartzearen Batzorde Nazionalaren ordezkaritza bat Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarekin eta Matia Fundazioko arduradunekin bildu da, Euskadiko gizarte zerbitzuen eredua eta, zehazki, Matia Fundazioak arlo horretan duen eskarmentua eskaintza zuzenean ezagutzeko. Ordezkaritzaren burua ZhuYong jauna da, Txinako Zahartzearen Batzorde Nazionalaren presidenteordea, alegia.

Topaketan, Matia Fundazioaren eredua eta zentro bat ezagutzeko aukera izan du Txinako ordezkaritzak. Gogoratu behar da Matia Fundazioa Enplegu eta Gizarte Gaietako departamentuaren bazkide nagusienetakoa dela zahartzearekin lotutako proiektuak ezartzeari dagokionez. Besteak beste, honako gai hauek landu dira bileran: gizarte zerbitzuen eskumenak banatzeko modua, eskaintza publikoa, hitzartutakoa eta pribatua, sisteman sartzeko modua, horrelako zerbitzuen egoera erakundetan zein etxeetan, arlo honetan egiten den ikerketa eta biztanleriaren zahartzearekin lotutako etorkizunerako erronka nagusiak.

Txinako ordezkaritza Europako hainbat herrialdeetan izan da datozen urteetan bere eredu propioa definitzeko lagungarriak izango zaizkien eredu ezberdinak aztertzeko xedez, eta ibilbide horren barruan sartzen da bisita hau. Gemma Zabaleta sailburuaren hitzetan, Euskadi "adinekoei zuzendutako arretan nazioarteko erreferente bilakatzea lortu nahi dugu, etxez etxeko arreta zerbitzuaren ereduaren bitartez. Bestetik, berrikuntzak ere jarduketa-esparru zabala du gizarte zerbitzuen alorrean".

Ez da lehenengo aldia Txinako Zahartzearen Batzorde Nazionalak interesa agertzen duena zahartzearekin lotuta Euskadin sustatzen diren ekimenekiko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Txinako Zahartzearen Batzorde Nazionalaren ordezkaritza, Matia Fundazioko arduradunak