Berriak Herrizaingoa

Igandean hasiko zaizkie jakinarazpenak bidaltzen 2.778 hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa bidez izendatutako 24.500 gizon eta emakumeei

2012-09-21

Hauteskundeei buruzko informazio guztia www.elecciones.net webgunean

Udalek urriaren 21eko hauteskundeetako 2.778 hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoak egin ondoren, orain, irailaren 23tik 29ra, interesdunei izendapena jakinarazteko epea hasi da. Ohar horrekin batera, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailak euren zereginei buruz argitaratutako eskuliburua emango zaie. Guztira, ia hogeita bost mila herritar izendatuko dira, titularrak eta ordezkoak batuta.

Hauteskunde autonomiko hauetan 2.778 mahai eratuko dira. Araban 427 eratuko dira, Bizkaia 1.475 eta Gipuzkoan, 876. Mahai horiek 737 hauteslekutan banatuko dira, horietatik 106 Araban, 344 Bizkaian eta 287 Gipuzkoan. Mahai bakoitza lehendakari batek eta bi bokalek osatuko dute. Horiek zozketa bidez izendatuko dira dagokion udalerrian erroldatuta dauden pertsona guztien artean.

Derrigortasuna:

Lehendakari eta bokale karguak, eta horien ordezkoenak, derrigorrezkoak dira, eta botazioaren egunean arrazoi justifikaturik gabe ez bertaratzeak espetxealdi-zigorra edo isuna ekar dezake (2009ko Europako Hauteskundeetan, pertsona bat 360 euroko isuna ordaintzera zigortu zuten, mahaiko lehendakariaren bigarren ordezko izendatu arren ez agertzeagatik). Hala ere, Hauteskundeei buruzko Legeak salbuespen batzuk ezartzen ditu. "Erietxean egon daitezen gaixoek eta gainontzekoek hori mediku-egiaztagiri baten bidez zuritu dezatenean, hauteskunde-barrutitik landa bizi direnek eta itsasontzi-langileek edo beste edonork, agiri eta guztiko bidezko arrazoiz, joan ezina adierazi dezakete".

Jakinarazpena jaso ondoren, salbuetsita geratu behar direla uste dutenek dagokien Eskualdeko Hauteskunde-batzordearen aurrean egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte irailaren 24tik urriaren 6ra arte.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeak ezartzen duenez, "Erietxean egon daitezen gaixoek eta gainontzekoek hori mediku-egiaztagiri baten bidez zuritu dezatenean, hauteskunde-barrutitik landa bizi direnek eta itsasontzi-langileek edo beste edonork, agiri eta guztiko bidezko arrazoiz, joan ezina adierazi dezakete".

Eskualdeko Hauteskunde-batzordeek irailaren 25etik urriaren 11ra arte ebatziko dituzte aurkeztutako aitzakiak, errekurtsoa aurkezteko aukerarik gabe.

Hauteskunde hauetarako, pertsona bakoitzeko 75 euroko dieta ezarri da lehendakariarentzat eta bokal bakoitzarentzat.

Hauteskunde-mahaiaren eginbeharrak

Hauteskundeak egiten diren egunean buru izatea eta botoak hartzea, botoen zenbaketa gauzatzea eta Hauteskundeei buruzko Legea betetzen dela zaintzea dira Hauteskunde Mahaiaren eginbeharrak.

Botazioen egunean, lehendakaria, bokalak eta ordezkoak goizeko zortzietan bildu beharko dira hauteslekuan, mahaia eratzeko. Ordu horretan, hautestontzia eta bozketa-kabina jarrita daudela da, baita boto-paperak, bozketako gutun-azalak eta hauteskunde-inprimakiak daudela ere.

Hauteslekua ireki ondoren, goizeko bederatzietan, mahaiko kideak hautesle bakoitza identifikatzeaz eta erroldan inskribatuta dagoela egiaztatzeaz arduratuko dira, besteak beste.

Botazioa itxi ondoren, arratsaldeko zortzietan, posta bidezko botoak ireki eta hautestontzian sartuko dituzte. Jarraian, hautestontzia irekiko da boto-zenbaketa egiteko eta hauteskunde-dokumentazioa Epaitegian entregatzeko.

Hautesleen eta mahaiko kideen lan-eskubideak:

Hauteskunde-prozesu autonomiko honetan, hauteskunde-mahaietako kideek lehenengo aldiz Gizarte Segurantzaren estaldura izango dute. Eskubide horri beste batzuk gehitu zaizkie, konpentsaziorako denborarekin lotuta.

2012ko urriaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan langileek, beren ordainsariak jasota, parte hartu ahal izateko arauak ematen dituen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduaren arabera, honako eskubide hauek ezartzen dira:

1.- Hautesleak izanik, urriaren 21ean asteko atsedena baliatzen ez duten langileek egun horretan dagokien lanaldian ordainduriko baimen bat baliatzeko eskubidea izango dute, gehienez 4 ordukoa, irailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aginduan ezartzen diren baldintza eta eskakizunen arabera.

2.-Hauteskunde-mahaiko kideak edo kontu-hartzaileak direla egiaztatzen duten langileek, botazioaren egunean ordainduriko baimen bat baliatzeko eskubidea izango dute, eta botazioaren hurrengo eguneko lanaldiaren 5 orduko murrizketa bat ere bai.

3.- Ahaldunak direla egiaztatzen duten langileek botazio-egunean ordainduriko baimen bat baliatzeko eskubidea izango dute.

Internet bidezko informazioa

www.elecciones.net webguneak erabiltzaileen eskura urriaren 21erako aurreikusitako hauteskundeei buruzko deialdiari lotutako informazio osoa jartzen du. Webgune horren bidez, Internetetik informazio eta zerbitzuen sorta zabala kontsulta daiteke, aurreko bertsioen aldean erantzuteko gaitasun hobea daukana. Bozkatzeko prozedurei, posta bidezko botoari eta hautesleei sortzen zaizkien zalantza nagusiei protokolo bizidunen eta grafikoen bidez erantzuten zaie, eta horrek ulermena errazten du.

Webgunearen atal aipagarrienen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: prozesuaren egutegia buruzkoak, bozkatzeko prozedura eta posta bidezko botoaren prozedura, Hautesleen gida hauteskunde-mahaietako kideentzako gida, galderak eta erantzunak, elektronikoak. Berritasun nabarmenen artean, honako hauek azpimarratu behar dira: pausoz pauso urratseko gidaliburuak, botoa emateko orduan erabiltzaileari sor dakizkiokeen prozedurazko zalantzak modu atseginean eta grafikoan argitzeko aukera ematen dutenak.

Halaber, webguneak Sailak alde beretik zabaldu duen twitter kontua (@hauteskundeak) harpidetzeko aukera ematen du. Kontuak hauteskunde-prozesuari lotuta sortzen diren albisteei buruzko komunikazio bidea ematen du ia denbora errealean. Horrez gain, 012 telefono-zenbakia jarri da erabiltzailearen esku, kontsulta pertsonalizatuak egiteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko