Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadik hileko turista kopuruaren errekorra hautsi du abuztuan, ia 280.000 bisitarirekin

2012.eko irailak 21

Aurtengo udak (ekaina, uztaila eta abuztua batera kontuan hartuta) 2011n erregistratutako muga historikoa gainditu du.

Sektoreak udan izan duen bilakaera onari esker, zortzi hilabeteren buruan, aurten 1,5 milioi turista baino gehiago izan ditugu Euskadin.

Duela hiru urteko emaitzekin alderatuz gero, Euskadik jasotzen duen turista kopurua %18 hazi da eta atzerritarrak soilik kontatuz gero %33.

Euskadiko landa-turismoek ere historiako hilabete onena izan dute abuztuan 18.458 turistarekin, eta hala, 2012a errekor urtea izaten ari da (aurreko ekitaldian baino %2,8 gehiago).

Aurtengo batez besteko egonaldia 1,88 gauekoa da, azken sei urteetako daturik onena.

Euskadiko hotel establezimenduetan sekula ez dira 2012ko abuztuan adina turista erregistratu. Horixe ikusten da gaur Estatistikaren Euskal Institutuak (Eustat) argitaratu dituen datuetan, emaitzek diotenez 279.407 bidaiari sartu baitira EAEn. Orain arte 2011ko abuztua zen euskal turismoak inoiz izandako hilabete onena 267.145 sarrerarekin, hau da, gaur ezagutzera eman den erregistroa baino %4,6 gutxiago.

Baina errekorra ez da sarreren bolumenean bakarrik hautsi. Gau-igarotzeek ere muga historikoa gainditu dute abuztu honetan, 591.412 guztira, eta %2,1 hobetu da iazko zifra.

Abuztuko joera bera nabaritu da uda osoan Euskadiko hoteletan. Hala, eta betiere Eustatek emandako datu ofizialen analisiaren arabera, ekainean, uztailean eta abuztuan 754.314 turista sarrera izan dira. Beraz, 2012a izan da euskal turismoaren uda onena, aurreko urteko errekorra baino hobea (+%0,36)  eta aurreko udak baino askoz hobea (2008 eta 2009an +%22).

Ostatu turistikoek izan duten uda onari esker, aurtengo guztizko zenbatekoa iaz markatutako mugara hurbiltzen ari da. Zortzi hilabeteren buruan 1.579.044 turista sarrera kontatu dira Euskadin, 2011n baino %0,9 gutxiago bakarrik, beraz, esan liteke sektorearen bigarren urterik onena dela aurtengoa. Gau-igarotzeekin ere berdin gertatzen da, 3.025.264 izan dira guztira, iazko lehen zortzi hilabeteetan izandakoak baino soilik %0,3 gutxiago.

Atzerritar kopuruaren errekorra

Abuztuan berretsi egin da aurreko hilabeteetako joera eta argi geratu da atzerritarren turismoaren hazkundeak Estatuko bidaiarien jaitsiera konpentsatzen duela.

Hala, lehen zortzi hilabeteetan Espainiatik etorritako bisitari kopurua %3,9 jaitsi da eta nazioartekoak berriz %5 igo. Ondorioz, 2012a urterik onena izaten ari da atzerriko turistei dagokienez.

2009. urtearekin alderatuta, Estatutik iritsitako turismoa %12 hazi da eta atzerritik etorritakoa berriz %33.

Lurraldeka, Arabak aurten %0,38 turista gutxiago izan ditu (Estatukoak %1,9 gutxiago eta atzerritarrak %4 gehiago).

Estatuko bisitari kopurua jaitsi bada ere (-%2,1), Bizkaiak %1,2an gainditu ditu iazko zifrak, nazioarteko bidaiariek gorakada nabarmena izan dute eta (%8).

Urte honek daraman joeraren arabera, Gipuzkoa da gehien atzeratu den lurraldea:  bidaiarien %3,9 galdu du zenbaketa globalean eta beraz atzerriko turisten igoerak (%1,8) ez du konpentsatzen Estatutik iritsitakoen jaitsiera (-%7,4koa).

Hiriburuei dagokienez, Gasteiz %2,9 hazi da aurten eta Bilbo berriz %1,1. Donostia izan da iazkoarekin alderatuta turista gutxiago izan dituen hiriburu bakarra, zehazki %3,3 gutxiago.

Bestalde, abuztuko batez besteko egonaldia 2,12 egunekoa izan da eta beraz urte osoko batez bestekoa 1,88 gautan kokatu da turista bakoitzeko. 2006tik izan den daturik onena da.

Landa-turismoen hilabete onena

Hotelen kasuan bezala, EAEko  landa-turismoek historiako hilabete onena izan dute. 18.458 sarrera izan dituzte, iazko abuztuko erregistrorik onena baino gehiago (+%5,1).

Horrela, aurten Euskadiko landa-turismoetako 87.536 sarrerek %2,8an hobetu dute iazko errekorra.

Iruzkin bat
  • @elilolaila
    2012.eko irailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi bate en agosto el récord de turistas en un mes, con casi 280.000 visitantes. http://t.co/91jHlohx

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)