Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Trenbideen euskal sektoreak hogei bat enpresa aurkeztuko ditu “InnoTrans Berlin 2012” azokan

2012.eko irailak 20

 

  • - Industria Sailak garraio, osagai berritzaile, ibilgailu eta sistemen teknologien Nazioarteko Azokan parte hartuko du, Espainiako Trenbideen Elkartearen (MAFEX) nazioartekotze ahalegina babesteko.
  • - MAFEX aurrekluster bihurtzeko prozesu bat garatzen ari da.

 

Trenbideen sektoreko hogei bat enpresa parte hartzen ari dira aste honetan Berlinen egiten ari diren "InnoTrans 2012" erakusketan, garraio, osagai berritzaile, ibilgailu eta sistemen teknologien Nazioarteko Azokan. Bertan izango dira Industria eta Energiako sailburuorde Xabier Garmendia eta Plangintza eta Estrategiako zuzendari Inmaculada Freije, beren babesa emateko nazioarteko merkatuetan egoteko ahalegina egiten ari diren eta Espainiako Trenbide Elkartearen bidez aurrekluster bihurtzeko prozesua gauzatzen ari diren enpresa horiei.

Inoiz baino beharrezkoagoa da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren presentzia Berlinen, zeren Eusko Jaurlaritzak hainbat urte badaramatza ere MAFEX babesten, une honetan hausnarketa estrategiko bat egin nahi baita lankidetza zabaltzeko nazioartekotzea, berrikuntza, teknologia edo garapen iraunkorra bezalako sektoreetara.

Hauek dira Innotrans Berlin 2012 azokan MAFEXen bitartez parte hartuko duten enpresak: Al-ko Record S.A., Amurrio Ferrocarril y Equipos, S.A., Gamarra, S.A., Jez Sistemas Ferroviarios, S.L., Eahsa Smart Grid S.L (Arteche),  Fundiciones Garbi, S.A., Ingeteam Power Technology S.A, Cetest, S.L, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, CAF Danobat Group Railwaysm, Ikusi - Angel Iglesias, S.A., Metalocaucho, S.L., Nem Solutions (CAFen standean integratuak), Trainelec, S.L. (CAFen standa),Traintic, S.L. (CAFen standa), Talgo (Alava), Arcelormittal (Bizkaia eta Gipuzkoa), Eliop Sinalia (Gipuzkoa) (CAFen standean integratuak), Funorsa-Guivisa (Bizkaia), Thales (Bizkaia), Indra (Bizkaia), Tecsa (Bizkaia)

InnoTrans-Berlín2012

Berlingo InnoTrans azoka nazioarteko plataforma bat da bidaiarien eta salgaien garraioko erosle eta saltzaileentzat. InnoTrans-en hainbat sekzio daude, besteak beste, trenbideen teknologia, ibilgailuentzako ekipamendua, azpiegitura eta teknologia, bidaiarien eta salgaien garraio publikoa, tunelen eraikuntza eta zerbitzuak.

InnoTrans segmentu oso espezializatuetan banatuta dago, hainbeste ezen hainbat azoka monografikoz osatutako azoka handi bat dela esan genezake.

Trenbideen teknologia, trenbideen azpiegitura eta garraio publikoa (Informazio teknologia eta zerbitzuak barne hartzen dituena) ikaragarri zabaldu dira eta areto asko okupatzen dituzte. Trenbideen azpiegitura eta garraio publikoa sekzioek azoka komertzial espezializatuen adinako tamaina erdietsi dute, eta sekzio bakoitzak industriaren zati bat ordezkatzen du.

Nazioarteko operatzaileei zuzendutako azoka bat da, eta operatzaile horien artean daude, besteak beste, garraio publikoaren eta pribatuaren sektoreko enpresa eta gestoreak, garraio tekniken fabrikatzaile eta hornitzaileak, eraikuntza enpresak, ingeniariak, ingeniaritza enpresak, geologoak, agintariak, aholkulariak, elkarte profesionalak eta erakundeak, prestakuntzako, ikerketako eta garapeneko erakundeak, espedizioak eta hedabideak.

Azokan erakusgai daude trenbideen trafikoko teknologia, errei gaineko ibilgailuak, bidaiarien trafikoa, errepideko planifikazioa, komunikazio teknikak, datuak prozesatzeko instalazioak, logistika eta tunelen eraikuntza.

2012ko irailaren 20an

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan