Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Arabako Foru Aldundiko alegazio guztiei erantzun die eta Errepideko Bidaiari Garraioaren Erregelamenduaren 41 artikulu aldatu ditu

2012.eko irailak 19

Arabako Foru Aldundiak erabaki du Errepideko Bidaiari Garraioaren Erregelamenduari errekurtsoa aurkeztea, oso argudio ahulak erabiliz eta gainera kontraesanean dago baldintza programatikoekin, administrazioan duen jarduera politikoari buruz informatzen dutela baitiote.

Lehenengo eta behin, argitu beharra dago arrazoiz erantzun zitzaiola Aldundiari, bere garaian aurkeztutako alegazio guztien inguruan. Guztira 75 artikulu baziren, erregelamenduaren orduko zirriborroan 41 aldatu ziren aurkeztutako alegazioen ondorioz.

Bestalde, Arabako Foru Aldundia aurka agertu da Erregelamendua mugatzen duelako foru administrazioaren ahalmena, hain zuzen, hainbat talderi zuzendutako garraio kolektiboa abian jartzean, hala nola, ikasleak, eskola-umeak eta langileak. Erregelamenduaren aurreikuspen hori egin da Errepideko Bidaiari Garraioaren 4/2004 Legearen arabera eta administrazio-izapide eta izapide burokratiko gutxiago erabili nahi ditu, ikasle- eta langile-taldeek joan-etorriak egiteko bere burua antolatzeko gaitasuna eraginkortasunez gauzatuz; horretarako ez dute behar administrazio-aginterik baimena ematea, kasu bakoitzean komenigarritzat jotzen duena oinarri hartuta.

Azkenik, komeni da gogoratzea Eusko Jaurlaritzak deitu diela Arabako Foru Aldundiari eta Vitoria-Gasteizko udalari Arabako garraio-agintaritza osatzeko, inplikatutako administrazio guztiak partzuergo batean bilduko dituena. Orain dela bi hilabete baino gehiago, Eusko Jaurlaritzak bidali zizkien inplikatutako erakundeei estatutuak eta osatzeko sinatu behar dituzten hitzarmenak eta oraindik ere erantzunaren zain dago; beraz, horrek esan nahi du erakundeen kudeaketan atzerapena dagoela, baita arabarren mugitzeko ahalmenean ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)