Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Eusko Jaurlaritzak Ducatiri lagundu dio bere motor berriaren nazioarteko aurkezpenean Bilbon

2012-09-19

Bihar hasi eta irailaren 27ra arte luzatuko den "Multistrada 1200" motor-modelo berriaren aurkezpen ofiziala, Kolonian publikoaren aurrean, urriaren 2an egingo denaren aurretik egingo da.

Jaurlaritzak oso garrantzitsua ikusten du ekitaldia Euskadin ospatzea, irauten duen bitartean partehartzaileek eta antolatzaileek Bilbo eta inguruak eta euren turismo eskaintza ezagutzeko aukera izango dutelako.

Bihartik hasita 90 nazioarteko kazetari espezializatu Bilbon bilduko dira mundu guztiko hedabideen aurrean egunotan egingo den Ducatiren "Multistrada 1200" motor-modelo berriaren aurkezpen ofizialean. Oihartzun handiko ekitaldi honek Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren laguntza dauka eta urriaren 2tik hasita, publikoaren aurrean, Koloniako (Alemania) INTERMOT azokan izango denaren aurretik egingo da.

Hedabideen aurreko aurkezpena bihar, hilak 20, hasiko da prentsaurreko batekin eta 21etik 27ra arte kazetariek, eguneko 30 laguneko taldetan bananduta, motor berria aztertuko dute Bilbotik eta Bizkaiko kostaldeko eta barnealdeko herrietatik abiatuko den 200 kilometroko ibilbide batean.

Euskal erakundeen laguntzari esker, ekitaldiak nazioarte mailan Euskadi jomuga turistiko moduan sustatzeko balioko du, hitzorduaren oihartzunagatik eta gure lurraldetik kanpo gomendatzaile gisa arituko diren kazetarien ospeagatik.

Aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Pilar Zorrillak, eta Basquetourreko zuzendari nagusiak, Ana Izaguirrek, kazetariei ongi etorria eman eta Euskadi dasta daitezkeen turismo-esperientzi anitzak aurkeztuko dizkiete. Biek oso garrantzitsutzat joten dute era honetako ekitaldi bat Bilbon egitea bere oihartzunagatik eta etorkizunean antzeko ekitaldietarako egoitza izan dadin aurrekari izan daitekeelako.

"Multistrada 1220" Ducatiren modelo berria, kontzesionarioetan 2013ko urtarrilatik aurrera egongo da salgai.

 

Bilbon, 2012ko irailak 21

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Izaguirre (Basquetour)