Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Kronikoen Sarearen (Pazientearen euskal sarea) erabiltzaileek bere gain hartu dute komunitate birtuala handitzeko erronka

2012.eko irailak 19

"Con ánimo / Gogotsu" kanpainaren protagonistak dira eta horren bidez kide berriak erakarri nahi dituzte eta dauden 944 kideen leialtasuna lortu.

Benetako pazienteekin egindako bideo baten bidez gogoratzen dute Kronikoen Sarea dagoela Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko Estrategian, "entzuteko, ikasteko, hitz egiteko, konpartitzeko..." asmoarekin jaio zela, pertsonei bere gaixotasuna maneiatzen protagonismo handiagoa emateko.

Aipatu kanpaina datorren irailaren 20an -osteguna- aurkeztuko da, Global Innovation Day 2012 egin bitartean, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Kronikoen Sarea (www.kronikoensarea.net) izenekoaren erabiltzaileek "Gogotsu" hartzen dute bere gain kide berriak sartzeko erronka paziente kronikoen euskal sarean; berez, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonek eta pertsonentzat sortutako gunea da, sarean bertan kezkak, esperientziak, ezagutzak, beldurrak... partekatzen dituzte eta patologia horiek hurbiletik bizi dituztenak ere protagonistak dira: senideak, laguntzaileak, zaintzaileak.

Hau da kanpainaren leloa: "Con ánimo / Gogotsu". Horren bidez, Osasun eta Kontsumo Sailak Kronikoen Sarea ezagutarazi nahi du gero eta gehiago diren gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen artean; kanpaina hori ofizialki aurkeztuko da Global Innovation Day 2012 izeneko ekitaldian: irailaren 20an, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Horren protagonista dira Kronikoen Sarearen erabiltzaileak. Beraiek animatzen dituzte gaixotasun kronikoekin ere bizi behar duten pertsonak sarean erregistratzera, baita hori erabiltzen eta bere osasuna kontrolatzen aktiboki parte hartzera ere.

Gazteago edo zaharrago diren gizon-emakumeek patologia kroniko bat zein beste eta hainbat bizipen dituzte eta denak dira Kronikoen Sareko kideak, baita bideoaren protagonistak ere. Horretarako, paziente baino zerbait gehiago diren pertsonek eta pertsonentzat sortutako sarearen irudia indartzen dute, izan ere kronikotasunaz gain gauza asko dute komunean.

Aipatu bideoa benetako paziente kronikoekin egin da eta bertan kontatzen dute zer den sarea beraientzat. Ekintzaren protagonista dira eta mezua osatzen dute bere ahotsak batuz asmo handiekin: "entzuteko, ikasteko, hitz egiteko, konpartitzeko, geratzeko, hazteko, laguntzeko, barre egiteko, aurrera egiteko, bilatzeko eta aurkitzeko, esperientzia izateko...asmoarekin."

Kronikoen Sarea 

Kronikoen Sarea, paziente kronikoen euskal gizarte-sarea, Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko Estrategiaren baitan dago eta horren bidez Osasun eta Kontsumo Sailak osasun-eredua berritzeari ekin dio: pazientea hartu du horren ardatz nagusitzat. Zehazki, pazienteari ahalmena emateko sarea da, bere gaitasunak, autonomia, konfiantza... indartzeko, bere gaixotasunaren kontrola onartzeko, ahal den neurrian; gainera, proiektuaren garapena bultzatu duten pazienteen elkarteentzat ere lagungarria da.

Gaur egun, 944 erabiltzaile ditu erregistratuta. Horietako askok ohikotasunez elkarri eragiten diote eta laguntza elkarri ematen diote talde, testigantza eta galderen bidez.

Kronikoen Sarea eredua da nazio eta nazio arteko mailan, paziente birtualen beste erkidego batzuen aldean, ez baitu arreta jartzen patologian pertsonengan eta animu-egoeran baizik, haien arteko harremanak, laguntza emozionala eta partekatutako ezagutza ahalik eta gehien indartuz.

Global Innovation Day

Global Innovation Day 2012 (GID) jardunaldiaren bigarren edizioa dugu, eta "Ikasten dutenengandik ikasteko" foro gisa aurkezten zaigu oraingoan. Ekintzaileek, enpresek eta erakundeek beren esperientzia berritzaileak aurkeztuko dituzte, esparru desberdinetako esperientziak.

Ekitaldia Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, antolatu du. Jardunaldia 9:00etatik 19:00etara egingo da, eta hainbat ekintza izango dira aldi berean. Ekintza parte-hartzaileak izango dira eta lau gai nagusiren inguruan egituratu dira: Hitzaldiak ("B-aren ahotsak"), Tailerra (Bizi ezazu b-a"), Txokoak (Praktika ezazu b-a) eta Agenda ("Jarrai ezazu b-arekin konektatuta").

Kanpainaren aurkezpena "esperientzia-txokoetan" egingo da ("Praktika ezazu b-a"). Bertan, parte-hartzaileek berrikuntza praktikan jartzeko aukera izango dute. Hain zuzen ere, Kronikoen Sareak, auto-zainketa bultzatuko du, bere plataforma erabiliz, besteak beste.

Bideoa: "Kronikoen Sarea. Con ánimo".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan