Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak

Euskotrenek datorren larunbatean Eibartik igarotzean autobusen zerbitzua aldatuko du

2012.eko irailak 19

“Lasterketa Herrikoia, Euskaraz bizi nahi dut” kirol ekitaldia ospatuko denez, datorren larunbatean, irailaren 22an, Eibarko erdigunean oinezkoak baino ezin izango dira ibili, hori dela Euskotrenek autobusen zirkulazioa aldatuko du Gipuzkoako herritik igarotzean,  Mendaro/Ondarroa edo Azpeitia noranzkoan.

Goizeko 10:00etatik aurrera, autobusek bere ibilbidea aldatuko dute, Mendaro/Ondarroa edo Azpeitia noranzkoan. Untzagako geldialdia burutu ondoren (taxien geralekua), autobusek saihesbidetik jarraituko dute Azitaineraino, eta gero ohiko ibilbidearekin jarraituko dute.

Kontrako noranzkoan, Mallabiarantz edo Ermurantz eta Azitainetik Amañarantz (Udalbusaren kasuan), ez da aldaketarik egongo, hori dela eta ohiko zerbitzua eskainiko da.

Aldaketa horrek Mallabia – Ondarroa, Ermua – Azpeitia eta Udalbuseko zerbitzuari (Azitainera doazen ibilbideetan) eragingo die.

Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, erabiltzaileek eskura izango dute euskotreneko ondorengo telefono zenbakia 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere www.euskotren.es.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan