Berriak Herrizaingoa
Eu

Hogei alderdi politikok parte hartuko dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

2012.eko irailak 19

Horietako hamahiru hiru lurraldeetan egongo dira

2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautagaitzak aurkezteko epea igaro ondoren, joan den irailaren 12an ireki zena eta irailaren 17ko gauerdian amaitu zena, guztira 20 alderdi politiko aurkeztu dira hauteskunde hauetan. Horietako hamahiruk (13) lurralde historikoetan egingo dute; gainontzeko zazpiak (7), berriz, horietako batean. Aurkeztutako hautagaitzen zerrendak gaur argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Araban 16 hautagaitza aurkeztu dira honako ordena honetan:

1.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA PARTIDO NACIONALISTA VASCO - EAJ-PNV
2.- PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI - EUSKADIKO EZKERRA (PSOE) - PSE-EE (PSOE)
3.- PARTIDO POPULAR - PP
4.- UNIÓN PROGRESO Y DEMOCRACIA - UPyD
5.- ONGI ETORRI
6.- UNIFICACION COMUNISTA DE ESPAÑA - UCE
7.- EQUO BERDEAK EUSKAL EKOLOGISTAK
8.- IZQUIERDA UNIDA - LOS VERDES - EZKER ANITZA  IU-LV
9.- PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO ANIMAL - PACMA / ATTKA
10.- ESCAÑOS EN BLANCO-AULKI ZURIAK - (Eb)
11.- Euskal herria BILDU - (EH BILDU)
12.- EZKER BATUA - BERDEAK - EB-B
13.- PARTIDO PROVERISTA-EGIRAKO BATZARRA
14.- POR UN MUNDO MÁS JUSTO - PUM+J
15.- PARTIDO INTEGRACIÓN COMUNITARIA - (PYC)
16.- PARTIDO HUMANISTA - (PH)

Bizkaian, aldiz, 17 hautagaitza aurkeztu dira, honela ordenatuta:

1.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA PARTIDO NACIONALISTA VASCO - EAJ-PNV
2.- PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI - EUSKADIKO EZKERRA (PSOE) - PSE-EE (PSOE)
3.- PARTIDO POPULAR - PP
4.- UNIÓN PROGRESO Y DEMOCRACIA - UPyD
5.- UNIFICACION COMUNISTA DE ESPAÑA - UCE
6.- EQUO BERDEAK EUSKAL EKOLOGISTAK
7.- Euskal herria BILDU - (EH BILDU)
8.- PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO ANIMAL - PACMA / ATTKA
9.- ESCAÑOS EN BLANCO - Eb
10.- PARTIDO FAMILIA Y VIDA - PF y V
11.- EZKER BATUA - BERDEAK - EB-B
12.- EUSKAL KOMUNISTAK - PARTIDO COMUNISTA DE LOS PUEBLOS DE ESPAÑA - EK-PCPE
13.- HARTOS.ORG
14.- PARTIDO HUMANISTA - ph
15.- IZQUIERDA UNIDA - LOS VERDES ? EZKER ANITZA - IU  LV
16.- POR UN MUNDO MÁS JUSTO - PUM+J
17.- PARTIDO OBRERO SOCIALISTA INTERNACIONALISTA - P.O.S.I.

Gipuzkoan hautagaitzak 13 dira eta ordena honetan aurkeztu dira:

1.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA PARTIDO NACIONALISTA VASCO - EAJ-PNV
2.- PARTIDO POPULAR - PP
3.- PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI - EUSKADIKO EZKERRA (PSOE) - PSE-EE (PSOE)
4.- UNIÓN PROGRESO Y DEMOCRACIA - UPyD
5.- Euskal herria BILDU - (EH BILDU)
6.- EQUO BERDEAK-EUSKAL EKOLOGISTAK
7.- PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO ANIMAL - PACMA / ATTKA
8.- ESCAÑOS EN BLANCO - aulki zuriak (Eb)
9.- COALICIÓN IZQUIERDA UNIDA - LOS VERDES-EZKER ANITZA (IU-LV)
10.- UNIFICACION COMUNISTA DE ESPAÑA - UCE
11.- BIDEZKO MUNDURANTZ / POR UN MUNDO MÁS JUSTO (PUM + J)
12.- EZKER BATUA - BERDEAK - EB-B
13.- PARTIDO HUMANISTA - (PH)

Hauteskunde hauetan parte hartuko duten hautagaitzak 2009an aurkeztutakoak baino 7 gehiago dira. Gehikuntza hori, bereziki, Araban jazo da, aurkeztutako hautagaitzak 4 gehiago baitira, Bizkaian 1 gehiago eta Gipuzkoan 2 gehiago.

Ordezkari politikoei jazotako irregulartasunak jakinarazi eta horiek zuzendu ostean, hiru lurraldeetako Hauteskunde Batzordeek irailaren 24an adieraziko dituzte hauteskunde autonomiko horietan parte hartuko duten hautagaitzak zeintzuk izango diren. Hurrengo egunean EHAAn argitaratuko dira.

Argitaratu ondoren, jakinarazpen horren aurka errekurtsoa jartzeko bidea irekita geratuko da. Zehazki, aurka-egiteak hurrengo egunetan (hilak 26 eta 27) egin beharko dira eta auzitegiak hilaren 29ra arte tartea izango dute ebazpena emateko. Aurka egindako hautagaitzen kontra errekurtsoa jarri ahalko da Auzitegi Konstituzionalaren aurrean eta azken horrek epaia behin betiko eman beharko du hauteskunde kanpaina hasi baino lehen (urriak 5).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko