Berriak Herrizaingoa
Eu

Hiru komiki prestatu dituzte sexu erasoen prebentzioan gazteak hezten laguntzeko

2012.eko irailak 19

Sarean, ikastetxeetan, institutuetan, unibertsitateetan eta aisialdi eremuetan

Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak badaki sentsibilizazioa eta prebentzioa tresna eraginkorrak direla indarkeria sexista eta sexu erasoak erabat desagerrarazteko; horregatik, 3 komiki prestatu ditu, zenbait jokabide oldarkorri dagokienez arreta deitzeko; izan ere, horrelako jokabideek, batzuetan, kutsu sexuala hartzen dute eta emakumeen askatasuna, segurtasuna eta mugikortasuna mugatzen dituzte.

Hiru komikietan pertsonaia berberak agertuko dira, batasuna eta jarraitutasuna emateko, eta serie osoaren xedea indarkeria sexistaren adierazpen zehatz horien osagaiak identifikatzea da, identifikatzean egon daitezkeen zailtasunak ulertzeko laguntza ematea gazteei, eta adierazpen horien testuingurua eta sorrarazten duten gizarte erantzuna balioestea; azkenik, egitasmoak adierazpen horiek ulertzeko moduak aldatzeko helburua ere badu. Betiere, jomuga nagusia desagerrarazten laguntzea da.

Lehenengo komikiaren izenburua Nor zara zu? Bilatu zeure Ida da, eta 14 eta 16 urte arteko nerabeentzat prestatu dute; rol tradizionalak sexu erasoetako arrisku faktore gisa lantzen dira bertan, eta horrez gain, lehenengo harreman afektibo-sexualen oinarriak, sexu grina pizteari eta gorputzari lotutako zailtasunak, eta beste sexuarekin harremanak izaterakoan mugak jartzeko eta errespetatzeko zailtasunak ere aipatzen dira.  Komikia ikastetxeetan eta eguneko aisialdi eremuetan banatuko da; modu elektronikoan hedatzeaz gain, 5.000 ale banatuko dira euskaraz eta gaztelaniaz.

Gaur gauean geldituko gara? izenburupean, 17 eta 22 urteko gazteentzat da bigarren komikia, eta espazio publikoa tradizioz agertoki maskulinoa izatea jorratzen du; horrez gain, hizpide ditu gauetako aisialdia, ongi pasatzeko eta sexuen arteko harremanetarako espazio gisa, nesken beldurra eta horren ondorioak, eta harreman seguruetarako neurriak. Komikia institutu eta unibertsitateetan banatzea aurrez ikusi da, baita gaueko aisialdi espazioetan ere; modu elektronikoan hedatzeaz gain, 5.000 ale banatuko dira euskaraz eta gaztelaniaz.

Hirugarren komikiaren izenburua Ez zaitez nahasi sarean da, eta sare sozialak erabiltzen dituzten haurrentzat prestatu da; lantzen dituen gaien artean daude, besteak beste, espazio birtuala harremanak izateko ingurune gisa erabiltzea, eta eskaintzen dituen abantailak eta eragozpenak, sexu eraso birtualak?, sarea sexu erasoak prebenitzeko erabiltzea, eta funtsezko segurtasun neurriak.   Komikia bertsio elektronikoan baino ez da banatuko, sare sozialen bitartez.

Ertzaintzak 2012ko lehenengo seihilekoan erregistratutako emakumeen aurkako indarkeria matxistaren datuen arabera, Euskadin 101 emakume sexu askatasunaren aurkako delituetako biktima izan ziren.  Horietatik, 31 emakume 18 urtetik beherakoak ziren; 33 emakume, berriz, 18 eta 30 urte artekoak ziren. Datuek gogorarazi digute berariaz gazteei zuzendutako prebentzio zehatzean lan egin behar dugula. Komikiak Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren webgunean daude eskuragai: www.euskadi.net/ezisildu www.euskadi.net/notecalles

2 iruzkin
  • @CD_MZambrano
    2012.eko irailak 21

    Comentario de Twitter:
    La D. Atención a Víctimas de Violencia Género de Euskadi saca 3 cómics para jóvenes para alertar de agresiones sexuales http://t.co/jjOrOUTu

  • @komikineska
    2012.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    Estamos onlineee!! En breve, más noticias sobre los 3 cómics recién salidos del horno del estudio. http://t.co/MJLAK6If

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko