Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Nutrizio-zainketa eta osasunari buruzko jardunaldia

2012.eko irailak 19

Gaur goizean, Lakuako ekitaldi-aretoan Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak antolatutako elikazaintza eta osasunari buruzko jardunaldia egin da.

Osasun Publikoko teknikariei, Elikagai Industriako teknikariei eta osasun-arloko beste profesional batzuei zuzendutako ponentziak goizeko 9ak inguruan hasi dira. Mercedes Estébanez Carrillo Osasun Publikoko zuzendariak eman dio hasiera jardunaldiari.

Haren atzetik, Aymeric Dopter ANSES agentzia frantseseko elikagai-zaintzaren arduradunaren txanda izan da.

Jarraian, Lucía Díaz de Lezanak koordinatu du honako bost hizlari hauez osatutako mahai-ingurua: Elikagai-arriskuen kudeaketaren zuzendaritzaordeko Irene Gadea; Madrilgo erkidegoko elikadura-higieneko arloko Juan Manuel Gómez; Etxekoandre, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen Espainiako Konfederazioko Paula Sáiz de Bustamante; Gipuzkoako Osasun Publikoko zuzendaritzaordeko Lourdes Abadía, eta Bizkaiko Osasun Publikoko zuzendaritzaordeko Yolanda Cuetos.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan