Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

NPBren indefinizio mailaz oso kezkatuta agertu da Pilar Unzalu sailburua

2012.eko irailak 18

Brusela (Belgika), irailak 18.- Pilar Unzaluk, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Nekazaritzako Politika Bateratuaren “indefinizio handiaren” inguruan bere kezka adierazi du, “bai oinarrizko kontzeptuetan baita berari dagokion proposamen ekonomikoan ere”.
Pilar Unzalu sailburua Bruselan izan da azken bi egun hauetan 2013. urtetik aurrera Batausneko nekazaritza arautuko duen NPB-ren inguruko hainbat bileratan parte hartzeko. Horietan, Espainiako Ministroak; hainbat elkarte autonomoetako sailburuek; Paolo de Castro, Europar Legebiltzarreko Nekazaritza Komisioko presidenteak; eta Luis Manuel Capoulas, Ordainketa zuzeneko eta Landa Garapeneko Komisioko proposamenetako hizlariak parte hartu dute.

Era berean, George Hasler, Nekazaritzako Komisarioaren Kabinete buruarekin eta Joao Pacheco, Nekazaritzarako Zuzendaritza Nagusiko ondoko zuzendari nagusiarekin bildu da.

Bilera horietara ere, Europar batasunean Espainiak duen enbaxadorea eta talde desberdinetako europarlamentariak batu dira.

"NPB-a laguntza ekonomikorako ezinbesteko markoa eta arau zehatz batzuk finkatzen ditu. Guk, Euskal Autonomia Erkidegotik, NPB sendo baina malgua defendatzen dugu, Euskadiko sektorean unean-unean behar dituen beharrak asetzeko erregionalizazioa bultzatuko duena” azpimarratu du Pilar Unzaluk.

Zentzu horretan, bere kezka azaldu du, “dokumentua oraindik ere oso zehazgabea delako”, bai zuzkidura ekonomikoan baita oinarrizkoak diren “nekazari aktibo” edota “hektarea aukeragarri” moduko kontzeptuetan ere.

Atsekabetu da ere,”merkatu neurriak ez dituelako oraingoz aurreikusten eta, batez ere, administrazio prozedurak arintzeko hasierakoa zen helburua betetzen ez duelako”.  

“Etorkizuneko NPB-ren Indefinizio horiek guztiek, zeini honezkero 8.000 enmendakin baino gehiago egin zaizikion, sektorean eta Eusko Jaurlaritzan ezinegon handia sortarazten dute”,eutsi dio.

Bilera horien testuinguruan, eta mahastien behin-behineko liberazizazioa dela eta, Pilar Unzaluk Euskadiren errefusa adierazi du eta horrrela jakinarazi nahi izan du datorren ostiralean Palermo hirian egingo den gai honi buruzko goi bilerarako.

Bestetik, Pilar Unzalu nekazaritza sailburuak zera eskatu dio Europar Legebiltzarrari Asturiasekin batera eta Europako alderdi sozilaistaren bitartez; “gure esne sektorea jasaten ari den krisi gogorrari aurre egiteko neurri zehatzak hartzea”.



Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)