Berriak Kultura
Eu

ZINEUSKADIk ZINEMALDIAren 60. edizioko 5 pelikulekin hasiera emango dio bere denboraldiari

2012.eko irailak 19

ZINEUSKADIk ZINEMALDIAren 60. edizioko 5 pelikulekin hasiera emango dio bere denboraldiari

"Freddy Igeldegi" ("Orla Frosnapper") animaziozko pelikula suediarra euskaraz estreinatuko da Principe Zinemetan haur-atalaren barne.

Gainera, "El Hipnotista", "To say goodbye", "Pura Vida" eta "El Chef" ("Comme un chef") komedia frantsesa, Zinemaldiaren atal ezberdinetan ikusgai izango dira. Film hauek euskaraz ikusteko aukera eskainiko digu Zinema Euskarazko programak bere estreinaldi berrien artean.

Zinema Euskaraz programaren berrien artean, zine aretoetan emango diren euskarazko filmen estreinaldiez gain, DVDen salmenta aurrera jarraituko du bi izenburu berrirekin, haur-ikusleei zuzendutako animaziozko "Rio" eta "Hanburgesa Zaparrada". Udal-zirkuitutako filmen proiekzioak eta streaming-en bidez www.eitb.com eta www.kulturklik.net web guneetan filmak doan ikusteko aukerak mantendu egingo dira.

Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak eta EPE_APV eta IBAIA ikus-entzunezko ekoizleen taldeek osaturiko Zineuskadi elkarteak Zinemaldiaren 60. edizioko 5 pelikulekin hasiera emango dio bere denboraldiari. Pelikula hauek denbora gutxitan estreinatuko dira Euskadin Zinema Euskaraz programaren barruan. Zineuskadiren helburua hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera ematea da, zinema euskaraz eskatzen dutenentzat eskaintza nahikoa bermatuz eta euskara kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)