Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Indikoan dauden euskal atunontzietako arrantzaleen babeserako konpromisoa 2012. urterako berritu da 1.396.500 euroko kopuruarekin (2012-09-18(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012-09-18

Erabakia, Echebastar Fleet, Atunsa, Pevasa, Inpesca eta Albacorari zuzeneko diru-laguntza bat ematekoa. Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan portu basea duten atunketari izozkailuen segurtasuna bermatzen laguntzea.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran, 1.396.500 euroko dirulaguntza ematea erabaki du 2012. urtean Indiako Ozeanoan lanean dauden euskal atun-ontzietako arrantzaleak babesteko.

Gobernu Kontseiluak horrela, Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduari bide eman dio, zeinen bitartez, Eusko Jaurlaritzak, Indiako Ozeanoan lanean dabiltzan eta egoitza-portua Euskadin izan eta Espainiako bandera duten atun-ontzietako arrantzaleak babesteko neurrien kostuaren %25 ordainduko duen.

2012. urteko kanpainarako, Indiako Ozeanoko uretan aritzen diren barkuetako armadoreek 5.586.000 euroko aurrekontua aurkeztu dute babes-neurrien kostuari aurre egiteko (10 atun-ontzi eta 3 itsasontzi laguntzaile). Horietatik Eusko Jaurlaritzak 1.396.500 euro ordainduko ditu.

Gobernu Kontseiluak 2012. urterako 1.395.500 euroko kreditu gehigarria bideratu zuen joan den uztailean, Indiako Ozeanoan lanean dauden euskal atun-ontzietako arrantzaleak babesten dituen segurtasun pribatua ordaindu ahal izateko.

Aurreko urtean bezala, hitzarmena sinatzearekin batera emango da kopuru osoaren %25 eta, gainontzeko %75, gastu guztiak justifikatzen dituzten faktura, memoria, ziurtagiri eta bestelakoak aurkezten direnean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan