Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

1,1 milioi euro bideratu dira enpresetan teknologoak eta ikertzaileak kontzatatzeko (2012-09-18(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko irailak 18

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak proposatuta, 1.116.466 €-ko laguntza-ildo bat onartu du Ikertu programarako, 2012ko eta 2013ko ekitaldietarako. Kopuru horrekin Euskadiko enpresei diru-laguntzak emango zaizkie, teknologoak eta ikertzaileak kontratatzeko.

Ikertu izeneko programa 2009. urteko urrian abiarazi zen, interes estrategikoa zuten enpresetako giza kapitala sendotu eta horren bidez euskal enpresen sarearen lehiakortasuna areagotzeko. Hain zuzen ere lehiakortasuna sustatzea da Eusko Jaurlaritzaren 2013ko Lehiakortasun Planean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2015 Planean nabarmen ageri den gaietako bat.

Diruz lagundutako ekintzak bi motatakoak dira: giza kapital zientifiko-teknologikoa enpresetan eta enpresa-elkarteetan gaitzeko eta espezializatzeko laguntza; eta enpresetako I+G+B bultzatzea, ikertzaileak eta teknologoak kontratatuz. Azken hori bi kategoriatan banatuta dago: senior eta junior, eta bietan kontratatutakoek I+G+B proiektuetan aktiboki inplikatuta egon beharko dute.

Egoitza soziala edo I+G+B jarduerak garatzen dituen produkzio-zentro bat EAEn duten enpresak eta enpresa-erakundeak izango dira Ikertu programaren erakunde onuradunak, bereziki enpresa txiki eta ertainak.

Laguntza horien helburua enpresetako giza kapitala indartzea da, prestakuntza pertsonalizatuaren eta enpresan I+G indartzeko gazte ikertzaile eta teknologoen kontratazioaren bitartez, eta itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira; langile bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 30.000 euro da, senior ikertzaileen kasuan, eta 20.000 eurokoa junior ikertzaileen kasuan.

Laguntzen zenbatekoa bi ekitalditan banatuko da: 2012. urtean, 593.233 €, eta 2013.ean 523.233 €. Laguntza horiek erabat bat datoz 2010-2013 Lehiakortasun Planaren helburu nagusiarekin, hau da, Euskadi ekonomia irekia, berritzailea, teknologikoki aurreratua eta ekintzailea bihurtzea, eta gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspuntutik iraunkorra. Ikertuk Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarera talentuak erakartzea dakar, eta era horretan berrikuntzaren, teknologiaren, bikaintasunaren eta lehiakortasunaren ildotik lanean dihardu.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan