Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Garraioaren arloko laguntzak (2012-09-18(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko irailak 18

Jaurlaritzaren Kontseiluak garraioen arloko hainbat laguntza-programa onartu ditu. Honako hauek dira:

Nazioartekotzea

Nazioartekotze planak egiteko eta planak atzerrian ezartzeko laguntza-programak. 2012an zehar gauzatu beharko dira eta 50.000 euro jarriko dira xede horretarako.

Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte salgaien eta bidaiarien errepideko garraio, trafikoa eta mugimenduaren arloan diharduten eta Euskal Autonomia Erkidegoan helbidea duten pertsona fisiko zein juridikoak.

Enpresa-kontzentrazioa

Salgaien errepideko garraio publikoaren arloko enpresen kontzentrazioa bultzatzea helburu duten 2012ko laguntza-programak. 300.000 euro jarriko dira programa horietarako. Euskal Autonomia Erkidegoan helbidea duten pertsona fisiko zein juridikoak jaso ahal izango dituzte, salgaien garraio publikoan jarduteko gutxienez urte beteko antzinatasuna duen baimena baldin badute.

Elkartegintza

Euskal Autonomia Erkidegoan errepideko garraioaren arloko elkarte profesional eta enpresarialen artean elkartegintza sustatzeko laguntza-programetarako 80.000 euro jarriko dira.

Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren eta jarduera osagarrien arloko elkarte profesional eta enpresarialek, horien federazio eta konfederazioek eta kooperatiben federazio eta konfederazioek.

Teknologia berriak

Laguntza-programa hauen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien garraiorako ibilgailuetan teknologia berriak jartzea bultzatuko da (lokalizazio eta kontrolerako ekipamenduak eta elementuak -satelite bidezkoak edo antzekoak- eta segurtasun-elementuak), zerbitzu seguruagoa, hobea, gardenagoa eta arinagoa emateko. 300.000 euro bideratuko dira helburu horietarako.

Kalitatea kudeatzeko eta ingurumen-kalitatea kudeatzeko sistemak

Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien garraio publikorako enpresetan kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzeko laguntzak, zerbitzu seguruagoa, hobea, gardenagoa eta arinagoa emateko. 30.000 euro jarriko dira horretarako.

Salgaien garraio konbinatua

Laguntza-programa honen bitartez errepideko salgaien ibilgailu astunetatik karga itsasora eta trenbidera eraman nahi da, ahal den neurrian euskal errepide-sarea kamioi astunetatik arintzeko. 200.000 euro jarriko dira programa horretarako.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan