Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

“Lanbide enpresen zerbitzura dago abangoardiako prestakuntza kualifikatua diseinatzeko”

2012.eko irailak 18

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak eta Aernnova, Aeroblade eta Orisolen lehendakari Juan Ignacio López Gandáseguik gaur inauguratu dute Egitura Aeronautikoetako Prestakuntza Plana, kontratatzeko konpromisoarekin. Langabezian dauden ehunen bat ingeniari eta Lanbide Heziketako tituludun gazteei zuzendutakoa da, laneratzen laguntzeko, ikastaroa gaindituta Aernnova Engineeringo plantillan sartuko baitira.

Kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntzako programa hau aitzindaria da. Bertan, lankidetzan aritu dira Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua eta AED (Aernnovako ingeniaritza) honako helburuarekin: 100 teknikari prestatu (70 ingeniari eta LH 30 tituludun) kontratatzeko konpromisoarekin. Une honetan langabezian daude denak.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren esanetan "lankidetza-akordio honek guk bilatzen dugun guztia biltzen du: gazteak, prestakuntza, talentua enpresen zerbitzura eta langabetuen eta enpresen arteko lotura. Filosofia hau eredu bihurtu nahi dugu, Lanbide enpresen zerbitzura baitago prestakuntza diseinatzeko, baita abangoardiako prestakuntza kualifikatuena diseinatzeko ere".

Aernnovako lehendakariak adierazi duenez, "lankidetza honek beste aukera bat ematen die euskal gazte tituludunei etorkizuneko ingeniaritza aeronautikoaren zerbitzu-hornikuntza bezalako etorkizuneko zerbitzu batean bidea irekitzeko".

Lau modulutan dago zatitua ikastaroa eta, besteak beste, gai hauek jorratuko dira: Egitura aeronautikoen oinarrizko ezagutzak eta egitura horiek diseinatzeko eta kalkulatzeko oinarrizko tresneriaren erabilera, diseinuaren eta kalkuluaren oinarrizko ezagutzak, lorturiko ezagutzen aplikazio praktikoa eta amaitzeko, material eta prozesuetan, kalitatean, ziurtagirietan eta entseguetan goi-mailako ezagutza-mailak lortzea.

Ikastaroa 25 ikasleko 4 taldetan emango da, 17 hilabetekoak izango dira haietako bakoitza eta ezarritako egutegiaren arabera emango dira. Amaitutakoan, egitura aeronautikoetako diseinuan eta kalkuluan espezialistak izango dira eta, gutxienez, ikasleen %70 kontratatzeko konpromisoa egongo da.

AED, Aernnovaren ingeniaritzaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako baterako ekimen hau "merkatu globalean ingeniaritza aeronautikoaren alorreko espezialisten eskaera oso altua den" unean gertatu da, López Gandáseguik azaldu duenez.

Etengabeko berrikuntza teknologikoan dagoen ingeniaritza arloko eskaerari erantzuteko, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila eta Aernnova ados jarri ziren honako prestakuntza esperientzia abian jartzeko, modu azkarrean eta AED-ko profesionalek emango duten temario teoriko-praktikoa oinarri hartuta, promozioko 100 ikasle prestatuko dituena, alegia.

Ekimen honekin batera, Zamudioko teknologia Parkean AED-ko zentro bat ireki da, konpainiak dagoeneko irekita dituen ingeniaritza zentroei gehituko zaiena: Gasteiz , Madril, Bartzelona, Brasil, Estatu Batuak, India eta Rumanía.

Aernnovarekin izenpetutako lankidetza-akordio honekin, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak dibertsifikatu egin ditu prestakuntza-ikastaro motak, ezagutzan lehiatzeko euskal industria aeronautikoaren beharrizanetara egokituz.

Aernnova egitura aeronautikoak diseinatu eta fabrikatu egiten dituen euskal konpainia da, produktu- eta fabrikazio-ingeniaritza du eta lan horretan dihardute 1.000 profesionalek (4.200 langile baino gehiago ditu konpainiak gaur egun). Bezeroen artean fabrikatzaile handi guztiak daude: Airbus, Boeing, EADS, Embraer, Bombardier,Sikorsky, HBC,General Electric... Horien artean Aernnovaren ingeniaritzak duen aintzatespena gero eta handiago da.

 

 

Iruzkin bat
  • @davidutti
    2012.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT “@Irekia_News: “Lanbide está al servicio de las empresas para diseñar formación vanguardista y cualificada”. http://t.co/thfWVTwB

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)