Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak ekainiko ditu datorren ostegunean Athletic Club - Hapoel K.S. taldeen norgehiagoka dela eta

2012.eko irailak 18

Datorren ostegunean, irailak 20, euskotren Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, gaueko 21:05ean hasita Athletic-en eta Hapoel K.S. taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, euskotrenek erabiltzaileei 10 minutuz behin ohiko zirkulazioaz gain, hiru tranbia zerbitzu berezi eskainiko dizkie 20:03an, 20:23an eta 20:35ean Pio Barojatik La Casillarantz.

Norgehiagoka amaitu ondoren, La Casillatik tranbiaren zirkulazio berezia martxan jarriko da 22:50ean eta beste bat Ospitaletik 23:00etan ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan