Berriak Lehendakaritza
Eu

Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria eta Bordeleko alkatea eta euskaldunak bildu dira

2012.eko irailak 18

Bordeleko euskal etxeak gonbidatuta, Julián Celaya Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendariak parte hartu du Euskal Ondareari buruzko jardunaldietan. Jardunaldi horiek aurreko asteburuan izan ziren Akitania eskualdeko hiriburuan; izan ere, euskal komunitate zabala bizi da bertan.

Bilera horretan, Celayak ez ezik, David Mugica Bordeleko euskal etxearen presidenteak eta Alain Juppé Frantziako Kanpo Harremanetarako ministro ohi eta egungo Bordeleko alkateak hartu dute parte. Agintari horiek eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak harremanak izan eta iritziak trukatu dituzte.

Ekitaldia larunbat goizean hasi da Place du Palais-en euskal produktuen feria batekin, euskal etxeko txarangak eta kantu taldeak animatuta. Bazkaria bukatu denean kontzertu bat izan da Saint-Pierre elizan eta ondoren afaria. Afarian taloa, hestebeteak eta euskal pastela jan dute eta musika eta dantza ere izan dute.

Asteburu osoan zehar pilota txapelketa profesionala jokatu da, esku pilota eta "joko garbi" (zesta) tradizionala izan dira txapelketaren modalitateak Saint-Michel kirol parkeko frontoian.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Julian Celaya Loyola
    Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • David Mugica, Alain Juppé