Berriak Lehendakaritza
Eu

Patxi López lehendakariak Argentinako González Ríos sendia hartu du

2012.eko irailak 18

Patxi López lehendakariak Argentinako González Ríos sendia hartu du Lehendakaritzan. Buenos Aires probintziako Bahia Blanca hirian bizi dira, eta Julián Celayak lagundurik, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako zuzendaria, hain zuzen ere, lehendakariari bisita egin diote eta Argentinako usadiozko "matera" oparitu diote. González Ríos familia errepublika australeko euskal jatorrizko sendi arketipiko bat da: ekintzaileak, hala Andrés nola bere alaba Guadalupe, Bahía Blancako Ekonomilarien Elkargoko Zuzendaritza Batzordeko kideak dira, bai eta, semeekin batera, bertako euskal etxeko bazkideak ere. Patxi López lehendakariak Lehendakaritzako ateak irekita dauzka euskal jatorrizko jendearentzat, izan ere, Euskadira etortzen direnean, lehendakaria ezagutu nahi izaten dute, eta berarekin hitz egin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • González Ríos sendia