Berriak
Eu

Euskadik ez du aplikatuko farmaziako koordainketa, eta paperik ez duten etorkinei arreta eskaintzen jarraituko du

2012.eko irailak 18

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Konstituzio Auzitegian alegazioak aurkezteko, hain zuzen ere estatuko gobernuak Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren aurka hasitako eskumen-gatazka dela eta. Dekretu horrek paperik gabeko etorkinei farmazia-arreta eskaintzea ahalbidetu eta farmaziako koordainketa ez aplikatzea bermatzen du. Egoera horretan, "stand by" geratu da Konstituzio Auzitegiak estatuko gobernuaren errekurtsoa onartzean indarrean sartu zen aldi baterako suspentsioa. Eusko Jaurlaritzaren alegazioak iraila amaitu baino lehen aurkeztuko dira, eta Gernikako estatutuaren 18. artikuluan oinarritzen dira. Izan ere, artikulu horretan esaten denez, Euskal Autonomia Erkidegoak du "osasun arloko legeria garatzeko eskumena".


Eusko Jaurlaritzaren eledunak, Idoia Mendiak, asteroko Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Gasteizen esan duenez, "ezerk ez du eragozten Eusko Jaurlaritzak estatuko osasun-sistemaren prestazioak hobetzea", zeren hori egiteko, "osasun-sistemaren iraunkortasun ekonomikoa bermatuta" baitihardu, Euskal Autonomia Erkidegoaren funtsak erabilita, eta horrek ez dio eragiten estatuko oinarrizko legeriak dakarren arautze bateratzaile eta gutxienekoari". Mendiak adierazi du erabaki horrek "ez duela gure osasun-sistemaren finantza-iraunkortasuna zalantzan jartzen, eta ez dela inolako "intsumisiorik" ere.


"Murrizketek ez dute ekarriko sistema iraunkorrago bat".


Farmazietako koordainketa ezarriko ez denez eta paperik gabeko etorkinei arreta eskaintzea erabaki denez, Euskadik "stand by" egoeran jarraituko du, hain zuzen ere orain arte indarrean zeuden neurriak betearazten jarraituko delako. Hau da, Osakidetzak pertsonoi eskainiko die osasun- eta farmazia-arreta, dohainik:


- 114/2012 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten paperik gabeko etorkinei (errekurritu egin dute dekretu hori), baldin eta Euskadin gutxienez urtebete badaramate erroldatuta, eta ez badute baliabide ekonomikorik; pertsona horiei osasun-txartela emango diete.


- Euskadin urtebete baino gutxiago eraman arren, lan-arloan sartuta daudela agiri bidez erakusten duten pertsonei; pertsonok aldi baterako txartela (hiru hilekoa) jasoko dute.


- Euskadin 90 egun baino gutxiago daramaten etorkinek turistei eskaintzen zaien arreta jasoko dute; hau da, mediku-asegurua izan beharko dute eta gastuak ordaindu beharko dituzte (alegia, euskal herritarrek atzerrian izaten duten arreta bera izango dute).


Osasun sailburuak, Rafael Bengoak, salatu duenez, estatuko gobernuak aurrera eraman nahi dituen murrizketek ez dute "osasun-sistema iraunkorragoa" lortu nahi, horien bidez "egun bateko asea eta luzerako gosea" baino ez baita lortuko. Bengoak esan du urriaren 3an lurralde arteko kontseilua bilduko dela, eta beldur da ez ote den "dena zentralizatzeko megajoerarekin" aurrera egingo. Sailburuak esan du "arazoa ez dela finantziazioa", Euskadi defizitaren mugen barruan ibiliko baita; "arazoa ikuskera-kontua da".


Bengoak ukatu egin du murrizketen bidez dirua aurreztuko dela. Izan ere, etorkinek farmazia- gastuan eragindako euro bateko gastuko, etorkin ez direnek 5 euro gastatzen dituzte; osasun publikora jotzen dutenen % 60 18 eta 40 urte arteko bertako herritarrak dira, ez etorkinak; eta, gainera, ospitaletako gastuen % 40 65 eta 84 urte arteko euskal herritarrek eragiten dute.


Sailburuak gehitu duenez, estatuko gobernuaren neurriek beharbada epe laburrean farmaziako gastuen fakturan aurreztea ekarriko dute, baina gaixoen "radar-seinalea galdu egingo da". Pazienteak ez dira osasun-zerbitzuek kontrolatuta egongo eta ez dira osasun-zentroetara joango; larrialdi-zerbitzuen bidea erabiliko dute berriz ere osasun-sisteman sartzeko, eta horrek osasun-gastu are handiagoa ekarriko du, berriz ospitaleratzearekin batera.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.09.18)

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-09-18n hartutako erabakiak

10 iruzkin
  • @AngelesGiral
    2012.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    Euskadi no aplicará el copago farmacéutico ni dejará de atender a los inmigrantes sin papeles http://t.co/Sfc4g0wl http://t.co/moRrs82n

  • @alexbondie
    2012.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @txarliegarcia: Euskadi no aplicará el copago farmacéutico ni dejará de atender a los inmigrantes sin papeles http://t.co/Gdrj7r1u

  • @Madeus74
    2012.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    @MedicosdelMundo @MdMGMDV: Euskadi no aplicará el copago farmacéutico ni dejará d atender a inmigrantes sin papeles http://t.co/F5dnBzfo

  • @MedicosdelMundo
    2012.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @MdMGMDV: Euskadi no aplicará el copago farmacéutico ni dejará de atender a inmigrantes sin papeles http://t.co/Eaz2Lkzz #derechoacurar

  • @pat_llorente
    2012.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @MdMGMDV: Euskadi no aplicará el copago farmacéutico ni dejará de atender a inmigrantes sin papeles http://t.co/WuHz1Vb6 #derechoacurar

  • @chefidiaz
    2012.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @MdMGMDV: Euskadi no aplicará el copago farmacéutico ni dejará de atender a los inmigrantes sin papeles http://t.co/LOBkyHMA

  • @fnoyalv
    2012.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @MdMGMDV: Euskadi no aplicará el copago farmacéutico ni dejará de atender a los inmigrantes sin papeles http://t.co/LOBkyHMA

  • @MdMGMDV
    2012.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    Euskadi no aplicará el copago farmacéutico ni dejará de atender a los inmigrantes sin papeles http://t.co/LOBkyHMA

  • @FranAlgorta
    2012.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @txarliegarcia: Euskadi no aplicará el copago farmacéutico ni dejará de atender a los inmigrantes sin papeles http://t.co/Gdrj7r1u

  • @txarliegarcia
    2012.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    Euskadi no aplicará el copago farmacéutico ni dejará de atender a los inmigrantes sin papeles http://t.co/Gdrj7r1u

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)