Berriak Kultura
Eu

Galesko Asanblada Nazionalak Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoari buruzko interesa agertu du

2012.eko irailak 17

Galesko Asanblada Nazionalak Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoari buruzko interesa agertu du

Galesko Asanblada Nazionalaren ordezkaritza bat Euskal Autonomia Erkidegora etorri da iragan otsailean Eusko Jaurlaritzak abian jarritako itzultzaile automatikoaren teknologia eta funtzionamendua hurbiletik ezagutzeko. Ordezkaritza hori osatzen dute, hizkuntza galesaz arduratzen den Asanbladako ordezkari Rhodri Glyn Thomas-ek, Itzulpengintza eta Txosten Zerbitzuburu Mair Parry-Jones-ek eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologien Taldeko kide Beduier Jones-ek.

Galesko ordezkaritzak itzultzaile automatikoari lotutako teknikariekin bilerak egin ditu, eta bilera horretan izan dira Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendi eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) zuzendari Encar Echezarra.

Galesko Asanblada Nazionaleko Itzulpengintza eta Txosten Zerbitzua Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri zen gaztelania-euskara itzultzaile automatikoan erabilitako teknologia eta software-a hurbiletik ezagutzeko; izan ere, hizkuntza galesaz arduratzen den Asanbladaren Ordezkaritza bere software propioa sortzeko aukerak aztertzen ari da eta baita Galesko herritarrekin partekatzeko ere.

Gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa iragan otsailean aurkeztu zen jendaurrean eta, harrezkero, haren kalitatea egunez egun hobetzen ari da, zehatzagoa da eta gero eta erabiltzaile gehiagok erabiltzen dute.

Etorkizun hurbil samar batera, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak itzulpen-memorien Banku Publikoa garatzen ari da eta, aurreikuspenak betetzen badira, urte honen amaieran erabiltzeko moduan egongo da. Bankuarekin itzulpenerako laguntza-tresna indartsu bat eskura jarriko da. Hurrengo pausoa itzultzaile automatikoarekin bat-egitea izango da. Era horretan, sisteman itzultzeko testu bat sartzen denean, lehen unean bilaketa itzulpen-memorietan egingo da eta han aurkitzen duena bertatik aterako du (gizakiaren itzulpen bat da) eta aurkitzen ez duena itzultzaile automatikotik pasako du.

Halaber, 2013. erdialderako, aurreikuspenak betetzen badira, itzulpen-sistemari euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara norabideak erantsiko zaizkio.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)