Berriak Kultura
Eu

35.000tik gora lagunek HABEren euskaltegietan ikasiko dute euskara

2012.eko irailak 15

Helduen Alfabetatze eta Euskalduntze Erakundeak (HABE) helduak euskalduntzeko 2012-2013 ikasturtea inauguratu du, eta 35.000 pertsona baino gehiagok euskararen erabileraren inguruko prestakuntza jasoko dute erakundeak kudeatzen dituen 100dik gora euskaltegietan. Blanca Urgell Kulturako sailburuak adierazi du euskaldunen kopurua ia bikoiztu egin dela azken urteotan eta, aurrerakuntza handiak egin badira ere, "oraindik askoz ere gehiago egingo dugu aurrera" esan du. Horren haritik, euskal herritarren artean euskararen erabilera sustatzen jarraitzeko eremu publiko eta pribatuaren arteko lankidetza garrantzitsua dela azpimarratu du Urgellek, izan ere, "euskara ez da inondik inora hizkuntza hila, oso bizirik dagoen hizkuntza baizik, eta neurri handi batean, euskaltegien sareari zor diogu. HABE eta euskaltegiak eta, batez ere, elkarren artean osatzen duten sinergia, eredu dira esparru gutxiengodunetako beste hizkuntza batzuentzat", nabarmendu du.

Blanca Urgell Kulturako sailburuarekin batera, Iñaki Uribe HABEko zuzendari nagusia, Kepa Diéguez euskaltegi publikoen ordezkaria eta Mertxe Mujika euskaltegi pribatuen ordezkaria izan ziren inaugurazio ekitaldian. Ikasturtearen aurreikuspenen arabera, azken ikasturteko ikasle kopurua mantentzea da xedea; hala ere, langabeziaren eta tituluak salbuesteko dekretuaren ondorioz, baliteke kopurua zertxobait jaistea.

2 iruzkin
  • @HABE_erakundea
    2012.eko irailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Más de 35.000 personas aprenderán euskera en los euskaltegis de HABE . http://t.co/3jMgaw8i

  • @HABE_erakundea
    2012.eko irailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 2012ko ikasturtea hasi da HABEn. http://t.co/mrWMhI7a

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)