Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak “krisiaren aurkako akordio bat” proposatu du Forum Europan egindako agerraldian zehar

2012.eko irailak 13

Patxi Lopezek zerga-erreforma bat iradoki du “krisiari modu urgente eta iragankorrean aurre egiteko”, hiru neurritan oinarrituta: zerga-tasa % 60ra igotzea 120.000 eurotik gorako errentetarako; ondasun handietarako elkartasun-zerga bat sortzea eta zergak % 24tik % 18ra jaistea 25 langiletik beherako enpresei.

Lehendakariak txostengile gisa jardun du gaur goizean Forum Europa-Tribuna Euskadik antolatuta Bilboko Ercilla Hotelean izan den gosari informatiboan. “Fiskalitateak erakutsi behar du krisi-garaian denok estutu behar dugula gerrikoa. Behin eta berriz esango dugu iruzurraren aurkako borroka hobetu egin behar dela” ziurtatu du, eta ondoren adierazi du “ez dela logikoa Euskadin hiru fiskalitate izatea”.

Bere agerraldiaren oinarri izan diren hiru ardatzak etorkizunean inbertitzea, lehiakortasuna hobetzea eta pertsonak kontratatzea izan dira.

Lopezek mezu bat bidali du “Europako balio sozialdemokratak” aldarrikatzeko eta esan du “ekonomia ondasun publiko bat dela eta gizartearen zerbitzura egon behar duela”.

Gainera, azpimarratu du “Eusko Jaurlaritza Europako erakunderik kaudimendunenetako bat dela, Europako Inbertsio Bankuak emandako kredituak egiaztatzen duenez. Bestetik, Euskadi defizitaren helburua beteko duen autonomia-erkidego bakarra da”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)